Izazu nitzaz kupida

Wikipedia, Entziklopedia askea

Izazu nitzaz kupida (garaiko grafian "Izazu nitzaz cupira") euskal abesti herrikoia da. Bere egilea Bilintx donostiar olerkari eta bertsolaria da.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreak udan ihintza bezela
maite det dama gazte bat,
hari hainbeste nahi diotanik
ez da munduan beste bat;
inoiz edo behin pasatzen badet
ikusi gabe aste bat,
bihotz guztira banatutzen zait
halako gauza triste bat.

Neskatxa gazte pare gabea,
apirileko arrosa,
izarra bezin dizdizaria,
txoria bezin airosa;
oraintxe baino gusto gehiago
nik ezin nezake goza:
zori onean ikusten zaitut,
nere bihotzak hau poza!

Ez al didazu antzik ematen
nik zaitutala nahiago,
ai, marinelak gau ilunean
izarra baino gehiago?
Nere ondoan zauzkatalako
pozez zoraturik nago,
zu ikusteak alegratu nau,
triste negoen lehenago.

Nik hainbat inork nahi dizunikan
arren ez zazula uste,
nere begiak beren aurrean
beti desio zaituzte;
eguzkirikan ikusi gabe
txoria egoten da triste,
ni ez nau ezerk alegratutzen
zu ikusteak hainbeste.

Arpegi fina, gorputza berriz
ez dago zer esanikan,
hizketan ere grazi ederra,
ezer ez dezu txarrikan;
mundu guztira miratuta're
zu bezelako damikan
agian izan liteke baino
ez det sinisten danikan.

Nere betiko pentsamentua,
nere konsolagarria,
zu gabetanik ezin bizi naiz,
esaten dizut egia;
zu bazinake arbola eta
ni baldin banitz txoria,
nik zu zinaken arbol hartantxe
egingo nuke kabia.

Amodioak nere bihotza
zureganuntza darama,
herri guztian zeren dakazun
neskatx bikainaren fama;
beste fortunik mundu honetan
ez det desiatzen, dama:
haur batek berak izan gaitzala
ni aita eta zu ama.

Falta duenak logratutzeko
hitz egitea txit on du,
eta nik ere saiatu bihet
ote gintezken konpondu;
gaur nagon bezin atrebitua
sekulan ez naiz egondu,
hargatik golpez galdetzen dizut
nerekin nahizun ezkondu.

«Ezkondutzeak izan behar du
preziso gauza txarren bat!»
hala esaten ari zait beti
nere konsejatzaile bat;
halaxen ere haren esanak
oso utzirik alde bat,
ongi pozikan hartuko nuke
zu bezelako andre bat.

Zerorrek ere ongi dakizu
aspaldi hontan nagola
zuregatikan penak sufritzen,
bainan ordea hau nola!
Halaxen ere nigana ezin
bigundu zaitut inola,
ni zuretzako argizaia naiz,
zu neretzako marmola!

Nere bihotza urtzen dijoa
eta ez da misterio
penaren kargak estutu eta
zumua kendutzen dio;
begiak dauzkat gau eta egun
eginikan bi errio,
beti negarra dariotela
zu zerarela merio.

Zu zeralako merio baldin joaten
banaiz lur azpira,
gero damua eta malkoak
alperrik izango dira;
behin joan ezkero horien birtutez
berriz ez niteke jira,
hori gertatu baino lehenago
izazu nitzaz kupira!

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]