Joana Ciprianoren auzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joana Ciprianoren auzia
Motaerailketa
Data2004ko irailaren 12a
KokalekuAlgarbe

Joana Ciprianoren auziak 2004ko irailean izandako pertsona horren hilketaren auziari egiten dio erreferentzia.

Joana Cipriano 2004ko irailaren 12an desagertu zen Figueira herrian neska portugaldar bat izan zen[1]. Ikerketa kriminala guztiz erabakigarria ez zen, baina Joanaren ama eta osaba desagerpenean eta heriotzan inplikatuta zeudela seinalatu zituen. Joanaren gorpua ez da aurkitu[2][3]. Biak hilketa egotzita eta hamasei urte eta zortzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zieten[4]. Portugalgo historia juridikoko lehen gorpurik aurkitu gabeko hilketa-epaiketa izan zen[5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joana Isabel Cipriano Guerreiro[1][3], Leonor Maria Domingos Ciprianoren alaba[6], 1996ko maiatzaren 31n jaio zen[7]. Bost seme-alaba zeunden familian, beraz gain: Dina Maria, Marco António, André Filipe, Rúben eta Lara Sofia[7].

2004ko iraliaren 12ko 20:00etan ikusi zuten azkenekoz, Ofelia tokiko dendan esnea eta hegaluzea erostera bidali ostean[8][5]. Bizilagun batek bere etxetik 200 metrora ikusi zuen, dendatik bueltan zihoala[5]. Garai hartan amarekin, Leandro Silva aitaordearekin eta 1 eta 2 urteko bi neba txikiekin bizi zen[1][8]. Leonorren alaba zaharrena amonarekin bizi zen eta ez zuen amari buruz ezer entzun nahi[3].

Joanaren desagerpenak emozio handia eragin zuen herri txikiko biztanleengan[1]. Leonorrek alaba aurkitzeko tokiko kanpaina abiatu zuen, kartelak auzoan zehar banatuz[5]. Leandrok eta Carlos izeneko lagun batek laguntzen zioten[3].

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri-salatariak argudiatu zuen ama eta João Manuel Cipriano izeneko osaba Joana hil zutela sexu-harremanak izaten ikusi zituelako[9]. Ia 48 orduz etengabeko galdeketa egin ostean, Leonorrek alaba hil zuela aitortu zuen. Joãok Joanari eraso egin ziola aitortu zuen, eta gorpua zati txikitan moztu eta hozkailu batean sartu zuela esan zuen, ondoko txerritegi batera bota aurretik[10]. Gorputzaren zatiak eta gorpua mozteko erabilitako tresnak, txatar-auto batean ezkutatu eta Espainiara eraman zituzten, non autoa erre zuten[9]. Joanari sexu-abusua egin ote zion galdetuta, erantzun zuen: "Ez nion kalterik egin, bakarrik hil nuen"[3][9].

2009an Leonor Ciprianok esan zuen Joãok Espainiako bikote bati, alaba saltzeko konbentzitu zuela hiru seme-alaba zaintzeko baldintza ekonomikoen faltagatik[11].

Epaiketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko azaroan, Portimãoko epaitegiak anai-arrebak homizidioaren eta gorpua ezkutatzearen errudun zirela frogatu zuen[4]. Leonorri 20 urte eta lau hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta Joãori 19 urte eta bi hilabetekoa. 2008ko martxoan zigorrak murriztu ziren goi-auzitegietara apelazioak jarri ostean[4].

2009an, Leonel Marques, Paulo Pereira Cristóvão eta Paulo Marques Bom poliziariei Leonor eta João torturatzea leporatu zieten[12].

2019an, Leonor Odemirako espetxetik atera zen[4] eta João Sintrako espetxetik[13]. Torturaren ondorioz hilketa aitortu zuela dio Leonorrek[4].

Bai Leonorrek eta bai Joãok 2019an Joana bizirik zegoela aldarrikatu zuten[13][14].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Portugesez) «Mãe da menor desaparecida ouvida na PJ durante todo o dia» RTP Notícias.
  2. (Ingelesez) Hamilos, Paul; Beer, Brendan de. (2007). «Detective leading hunt for Madeleine sacked after blast at UK police» The Guardian.
  3. a b c d e (Portugesez) Marques, Sara. (2007). ««Eu não lhe fiz mal, só a matei»» IOLDiário jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-09-26).
  4. a b c d e (Portugesez) «Leonor Cipriano sai em liberdade condicional. "Fui condenada sem provas"» Diário de Notícias.
  5. a b c d (Ingelesez) Watts, Alex. (2008). «'Disturbing Similarities' With Madeleine» Sky News jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-03).
  6. (Portugesez) Simões, Marisa. (2019). «Ex-advogado de Leonor Cipriano diz que esta foi «acusada de crimes gravíssimos que não cometeu»» Impala News.
  7. a b (Portugesez) Aragão Correia, Marcos. (2008). «Assunto: Relatório sobre Tortura de Leonor Cipriano» SOS Prisões.
  8. a b (Ingelesez) Jeffery, Maximillian. (2020). «'Hold the key' Madeleine McCann suspect could have taken missing Joana, 8, who vanished nearby three years earlier, her family say» The U.S. Sun.
  9. a b c (Ingelesez) Hall, Dan. (2019). «What happened to Joana Cipriano in Portugal and why has it been compared to Madeleine McCann’s disappearance?» The Sun.
  10. (Ingelesez) «Prosecution unveils horror of girl's death» The Portugal News Online jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-10-14).
  11. (Portugesez) Oliveira, José Manuel. (2009). «Irmão de Leonor Cipriano desmente ter matado Joana» Diário de Notícias.
  12. (Ingelesez) «Maddy police chief falsified evidence» The Olive Press.
  13. a b (Portugesez) Tello Silva, Mafalda. (2019). «João Cipriano: «Não cometi crime nenhum. Sei que [Joana está viva» [FOTOS EXCLUSIVAS]»] Impala News.
  14. (Portugesez) «Leonor Cipriano: «Vou à procura da minha filha, hei-de encontrá-la»» Impala News.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]