Joanen Ebanjelioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Joanen Ebanjelioa Jesu Kristoren bizitza eta egintzak kontatzen dituen lau ebanjelio kanonikoetakoa da. Beste hiru ebanjelioen desberdina da, besteek baino sakontasun handiagoz agertzen baitu Jesusen izateari buruzko teologia landuagoa. Ebanjelioan bertan agertzen denez (Jn 20, 30-31) liburu honen helburua honako hau da: irakurleak Jesus Mesias, Jainkoaren Semea dela kontura daitezela.

Tradizioaren arabera San Joan apostoluak idatzi zuen. Hala ere, zenbait adituk uste dute ebanjelio hau Jesusen bizitzaren lekuko zuzen izan ez zen idazle baten lana dela. Neurri handi batean apostoluengandik jasotako irakaspenak lantzen eta sakontzen joan zen komunitate bateko buruzagiak idatzi zuela esan ohi da.

Joanen ebanjelioa 4 ebanjelio kanonikoetatik berriena da eta argi ikusten da bere idazleak eta komunitateak beste ebanjelioak ezagutzen zituztela. K. o. 90 urte inguruan idatzi zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joanen Ebanjelioa Aldatu lotura Wikidatan