Kristo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jesusen bataioa

Kristo hitza latinetik dator (christus) eta hau era berean greziarretik (christós - 'xριστ' ahoskatu /khristos/, [kh] gipuzkerako j da, jan hitzean bezala). 'Χριστoς', era berean, hebreeratik dagor eta bertan meshiah erabiltzen da. Bere esanahia, hizkuntza guzti hauetan, olioztatua da.

Izen honekin juduek euren apaiz, errege eta profetak izendatzen zituzten, Jainkoaren izenean hitz egiteko olioz igurtzi behar baitziren. Nazareteko Jesusen jarraitzaileek ere titulu hau eman zioten, Jesukristo deituz. Denborarekin kristo Jesusen baliokidea bilakatu zen.

Tradizio hebraikoan, olioztaztzea tradizio erligiosoen gai garrantzitsu bat zen. Kasu askotan erabiltzen ziren materialak ere olioz igurtzen ziren zeremonia hasi aurretik. Itun Zaharrean askotan agertzen dira oliztatzearen inguruko esaldiak.

Juduen ustez apiaz, errege eta profetaren paperak aldi berean beteko dituen norbait etortzear dago Lurrera, eta eurek Meshiah deitzen dute, berez izen propio bat izan daitekeena. Meshiah honek gaur egungo mesiasaren balio bera du, baina literalki olioztatua esan nahi zuen, beraz bi terminoak sinonimoak dira. Salmoetan aipatzen denez Jainkoak eta bere olioztatuak salabatuko dute Lurra, eta beraz Kristauek hau profezia baten gisa hartu dute.

II. mendetik aurrera Nazareteko Jesusen jarraitzaileei kristau deitzen hasi ziren Antiokian, kristoa jarraitzen zutela esaten baitzuten. Antza denez aurretik Bidearen sekta deitzen omen zituzten Erroman.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kristo Aldatu lotura Wikidatan