Skelmanthorpe herrian jaio eta Guildhall School of Music and Drama ikastetxean urrezko dominaz graduatu zen[1]. 2005ean Londresko Shakespeare's Globe antzokian egin zuen debuta The Storm antzezlanean[1] eta ordutik telebistan, zineman, antzerkian eta irratian egin du lan. 2006an Venus filmeko protagonistetako bat izan zen eta hainbat sarietarako izendapenak jaso zituen[2].
2013an Broadchurch telesaileko ohiko aktorea izateko aukeratua izan zen. Beth Latimer-en papera betez 24 ataletan agertu zen[3] eta Doctor Who izana zen David Tennant aktorearekin egin zuen telesail honetan. 2017an Broadchurch amaitu zenean Jodie Whittaker bera aukeratu zuten Doctor Who telesaileko 13. doktorea izateko[4]. Aurreneko emakumezko doktorea da gainera[5].
Christian Contreras idazle estatubatuarrarekin ezkondu zen 2008an Arizonan[6] eta 2015ean alaba izan zuten[3]. Londresen bizi dira. Whittakerrek sarritan aldarrikatu du feminismoa[7].