Johan Bojer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johan Bojer
Johan Bojer

Johan Bojer (Orkanger, 1872ko martxoaren 6a - Asker 1959ko uztailaren 3a) norvegiar kontalari eta eleberrigilea izan zen.

Oso kontalari ona izan zen. Eleberri ospetsuenak: Den store hunger (1916, Gose handia), garaiko joera errealistak eta erlijio-ideiak uztartzen dituen lana; Den siste Viking (1921, Azken bikingoa), Lofoten uharteetako bakailao-arrantzaleen bizitza erakusten duen eleberri bizia; eta Folk ved sjøen (1929, Itsas herria), jende xehearen pobreziari buruzkoa.


Erreferentziak