John Wain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

John Barrington Wain (Stoke-on-Trent, Staffordshire, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1925 - 1994) ingelesezko poeta eta saiakera-idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Newcastlen eta Oxfordeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1946tik 1949ra bitartean, Oxfordeko St. John's Collegen aritu zen lanean, eta 1949tik 1955ra artean ingeles literaturako eskolak eman zituen Readingeko Unibertsitatean. Gainera, poesia-irakasle izan zen Oxfordeko Unibertsitatean, 1978. urte arte.

Bere garaiko ingeles gizartearen kritikari zorrotza izan zen. Bere eleberri ospetsuenean -Hurry on down (1953, Jaitsi berehala)-, eskolan eta etxean jasotako heziketaren arrastorik txikiena gainetik kendu nahi duen gazte aske baten abenturak kontatzen ditu.

Beste zenbait lan aipagarri: Living in the present (1955, Oraina bizitzen), The contenders (1958, Lehiatzaileak), A travelling woman (1959, Emakume bidaiaria), Strike the father dead (1962, Jo ezazu aita hila), The young visitors (1965, Gazte bisitariak). Kontakizun laburren artean aipagarriak ditu: Nuncle (1960), Death of the hind legs (1966, Atzeko hanken heriotza), A winter in the Hills (1970, Negua muinoetan), The life guard (1971, Soroslea). Poemak: Mixed feelings (1951, Sentimen nahasiak), Weep before God (1961, Negar egin Jainkoaren aurrean), Feng (1975); Saiakera-lanak: Interpretations (1955, Interpretazioak), Preliminary essays (1957, Aurretiazko saiakerak); Essays on literature and ideas (1963, Literatura eta ideiei buruzko saiakerak).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]