José María Aguirre Valdés

Wikipedia, Entziklopedia askea
José María Aguirre Valdés

Bizitza
JaiotzaHabana, 1843 (180/181 urte)
HeriotzaJaruco (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

José María Timoteo Aguirre Valdés (La Habana, Kuba, 1843ko abuztuaren 22a - Jaruco, La Habana, Kuba, 1896ko abenduaren 29a) XIX. mendeko militar kubatarra izan zen.

Jatorria eta Hamar Urteko Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José María Aguirre Valdés Habanan jaio zen, Kubako hiriburuan, 1843ko abuztuaren 22an. Historialari batzuek diote hamar egun lehenago jaio zela, abuztuaren 12an.

1868ko urriaren 10ean, Hamar Urteko Gerra (1868-1878) piztu zen, Kubaren independentziaren aldeko lehen gerra. Egia da gerra uhartearen ekialdean hasi zela eta, ondoren, erdialdera hedatu zela, baina ez zuen lortu mendebaldeko eskualdera iristea, Habanara, hain zuzen ere. Hala ere, habanar gazte askok Ekialdean borrokatzen zuten kubatarrekin bat egitea erabaki zuten.

Agirre gerrara joateko erabakia hartu zuen habanar gazte talde horretako kide izan zen. 1868. urtearen amaieran Nassau-ra joan zen, Bahametako hiriburura, eta Galvaniceko espedizioan sartu zen, Camagüeyn lehorreratu zena, 1868ko abenduaren 27an. Espedizio horretan Manuel de Quesada, Julio Sanguily, Antonio Zambrana eta Luis Ayestarán bezalako gizonak zihoazen.

Manuel de Quesada jeneral nagusiaren agindupean borrokatu zuen 1869ko abenduaren 17an kargutik kendu zuten arte. 1870eko urtarrila eta 1873ko maiatza artean, Camagüeyko dibisioko buruzagia zen Ignacio Agramonte jeneral nagusiaren agindupean borrokatu zuen. Agramonte Jimaguayúko guduan hil zen 1873ko maiatzak 11n. Bere tropak, ordutik aurrera, Máximo Gómez jeneral nagusiaren agindupean geratu ziren.

Gómezen agindupean, Agirre Palo Secoko guduan nabarmendu zen 1873ko abenduaren 2an, eta Guásimasko guduan arinki zauritu zuten 1874ko martxoan. Las Villasen inbasioan parte hartu zuen (1875-1876), Henry Reeve brigadierraren agindupean, hau, Yaguaramasko guduan hil zen arte, 1876ko abuztuak 4an. Handik denbora batera, Agirre koronel mailara igo zuten. 1877ko apirilaren 29an harrapatu zuten eta, hiru hilabete geroago, Ceutako (Afrika iparraldea) beste espetxe batera deportatu zuten.

1878ko otsailaren 10ean Zanjóngo Ituna sinatu zen, gerrari amaiera eman ziona, honen ondoren Aguirre askatu eta Estatu Batuetara erbesteratu zelarik.

Gerra Txikia[aldatu | aldatu iturburu kodea]