Jose Luis Nieva
Jose Luis Nieva | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Begoña eta Bilbo, |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa eta biofisikaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
biofisika.org… | |
Jose Luis Nieva Escandon de Yarza (Begoña, Bilbo) Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, irakasle katedraduna da Biokimika eta Biologia Molekularra sailean.[1] Nazioarteko aditua da biofisikan, eta CSIC-EHU Zentro Mistoko Biofisika Unitateko kidea da.[2]
Biologo ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1991ean doktore titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean "C Fosfolipasak eragindako mintz biologikoen fusioa" izenburuko tesiarekin, eta Alicia Alonso Izquierdo irakaslearen zuzendaritzapean.[3]
2007 urteaz geroztik 40tik gora ikerketa-proiektutan partu hartu du, horietako 11tan bera zela ikertzaile nagusia.[4] Gehienetan Felix Goñik sortu zuen ikerketa taldean.[5]
Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nazioartekoan, haren argitalpen zientifikoak 110 baino gehiago dira.[6]
Aditua den gaiaz hitzaldi hauek eman ditu ditu euskaraz:[7]
- Liposomen erabilera: kosmetika eta farmakologia (UEU, 1989)
- Mintz zelularen fusioa. Mekanismoa eta aplikazioa (UEU, 1991)
baita 1996an Elhuyar aldizkarian artikulu bat gai honen inguruan: "Birusaren estrategiak zelulak inbaditzeko"
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Irakasleak - Doktoregoa - UPV/EHU» Doktoregoa (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ «CSIC-EHU Zentro Mistoko Biofisika Unitatea | Institutuak - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ Nieva Escandon, Jose Luis. (1991). Fusión de membranas biológicas inducida por fosfolipasa C. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ «JOSE LUIS NIEVA ESCANDON - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ «JOSE LUIS NIEVA ESCANDON - Ikerketa proiektuak» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ «JOSE LUIS NIEVA ESCANDON - Argitalpenak» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ «Jose Luis Nieva Escandon :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).