Josefa Francisco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josefa Francisco
Bizitza
Jaiotza1954
Herrialdea Filipinak
HeriotzaFilipinak, 2015 (60/61 urte)
Jarduerak

Josefa "Gigi" Francisco (Filipinak, 19542015eko uztailaren 22a) [1] Filipinetako genero berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.[2] Berdintasunaren alde borrokatu zuen, eta desberdintasuna eta berdintasunaren alde borrokatu zuen, emakumeen alderdi asko ikertuz. Nazio Batuekin lan egin zuen hainbat proiektutan.[3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gigi "Aro berri baterako Emakumeekin Garatzeko Alternatiben" koordinatzailea izan zen. Bertan, Hegoalde Globalean bidegabekeria ekonomikoak sustatzeko eta Filipinetako mugetan eta hortik haratago giza eskubideen urraketa larriak salatzeko lan egiten du.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakaskuntzaren eta idazketaren bidez, esperientzia teknikoa, ikuspegia eta gizarte-mugimenduak sartu zituen gazteen belaunaldian. Isis Internationaleko kide izan zen 1998tik 2002ra arte. [4]Erakundeak emakumeen eskubideen alde lan egiten du nazioartean . Geroago, (WAGI)Emakume eta Genero Institutuarekin bat egin zuen erakundeko zuzendari exekutibo gisa. Erakundeak emakumeen eskubidee ildotik hainbat ikastaro egin ditu duela 3 urtetik hona.[3] Munduko hegoaldeko emakumeen ahotsak eta ikuspegiak mundura zabaltzeko lanean ari da erakundea. Erakundearen koordinatzaile globala izan zen. Nazio Batuek eta Dawnek elkarrekin lan egin zuten Asia-Ozeano Barean, Gigiren gidaritzapean. Haien arteko lana The Future The Asia Pacific Women Want-en argitaratu zen 2015ean.

Miriam Collegeko Nazioarteko Harremanetarako Departamentuko departamentuburu gisa lan egin zuen, emakumeen lidergoa sustatzeko lanean. [2] Pobreziari, generoari, garapenari eta mugimendu feministari buruzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen.[5][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Josefa "Gigi" Francisco» AWID 2015-11-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  2. a b (Ingelesez) «Josefa Gigi Francisco In Remembrance» UN Women | Asia and the Pacific (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  3. a b «WHRnet Interview - Connecting the Global and the Local - Josefa “Gigi” Francisco» cdn.atria.nl (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  4. «An Interview with DAWN's Global Coordinator, Gigi Francisco» www.isiswomen.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  5. (Ingelesez) «AWID remembers Josefa "Gigi" Francisco» AWID 2015-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  6. (Ingelesez) Book sources. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]