Joxean Llorente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxean Llorente
Bizitza
JaiotzaBegoña eta Bilbo, 1962 (61/62 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, irakaslea eta abesbatza-zuzendaria
Enplegatzailea(k)Getxoko Udala

Joxean Llorente (Begoña, Bilbao, Bizkaia, 1962) musikari, musikologo eta irakasle bizkaitarra da.[1] Txisturako bost pieza argitaratu ditu. [2][3][4]

Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan solfeo irakaslea izan zen, eta 1995etik aurrera eskola dinamizatzen aritu zen, zuzendari gisa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika eta hezkuntza funtsezko zutabeak zituen familia batean hazi zen. Gazte-gaztetan, Begoñan ibili zen txistulari, Mahats-Herri konpartsan eta Bego Oña dantza taldean. Ondoren,

Piano ikasketak egiteaz gain, Ekonomia eta Enpresa Zientziak ere ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Sarrikon. Musikaz gain, matematika eta gizarte-zientziak ere gustuko zituen, ikasketa biak bateragarriak baitziren: ekonomiakoak eta musikakoak.

Musika-irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solfeoko irakasle gisa hasi zen lanean, hasieran lau hilabetez (1984-1985) Bilboko Arriaga Kontserbatorioan eta gero behin betiko Getxoko Musika Eskolan.[5] Laister eskolako ikasketaburua ere bihurtu zen eta zuzendaria gaixotu eta azkenean hil egin zen. Orduan onartu zuen Llorentek Getxoko Udalak Eskolako zuzendaritzaz arduratzeko egindako proposamena. eta geroago, 1995etik, ia 1.100 ikasleren zuzendaria izan da . Llorentek bultzatuta eskolak jarduera berezi anitz eskaini ditu: kontzertu benefikoak, kontzertu didaktikoak, eta musika-terapia.[6]

Urtero Eskolak udalarekin batera antolatzen dituen kontzertu benefiko eta didaktiko batzuetan interprete garrantzitsuk hartu dute parte: Joaquín Atxucarro, I. Musici taldea, Ainhoa Arteta, Quiroga laukotea edo Mario Lerena.

Eskolak musikoterapia ere eskaintzen du hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzat (Downen sindromea duten pertsonak, autistak edo ume hiperaktiboak).

Musikari eta musikologoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txisturako bost pieza argitaratu ditu. [2][3][4]

  • Escuela de Música Andrés Isasi (1 edición) Obra
  • 5 apuntes para txistu  : txistu eta danbolina. D.L. 2002
  • 5 pequeñas piezas para txistu : txistu eta ... D.L. 2005
  • Expresión musical en la educación en el T.L. (1988) Liburua
  • Nik maite nuen kuttuna  : txistu bandarako D.L. 2002. Partitura
  • Pequeña suite para txistu  : txistu eta danbolina D.L. 2005 Partitura

Jatorki Abots Zuriak Otxotearen zuzendaria izan zen. EITBko Abesbatzen I. Lehiaketan sortu zen taldea, 1989an, ahots zurien abesbatza modura. Euskal Herriko Folklorearen modalitateko lehen saria lortu zuten bertan. 2015eko azaroan itzuli zen eta ordutik aurrera Bizkaiko zenbait ekitalditan eta lehiaketetan izan ziren.[7]

Argitalpenak aldizkari zientifikoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Llorenteren argitalpen hauek jasotzen ditu Dialnet datu-base bibliografikoak:[8]

  • ¿Contribuye la escuela de música al desarrollo de competencias clave? Blanca Maravillas Díaz Gómez, Joxean Llorente Etxeberria Eufonía: Didáctica de la música, 2014-4741, 1135-6308, Nº 41, 2007 (Ejemplar dedicado a: Competencias en educación musical), págs. 58-70
  • Las escuelas de música: osadía o desafío Joxean Llorente Etxeberria Eufonía: Didáctica de la música, 2014-4741, 1135-6308, Nº 37, 2006 (Ejemplar dedicado a: Intervención en el alumnado con necesidades educativas especiales), págs. 95-104
  • Cartas de un profesor novato, que un día se puso en solfa Joxean Llorente Etxeberria Aula de innovación educativa, 1131-995X, Nº 112, 2002, págs. 20-23
  • La escuela de música en Euskadi: han pasado ya ocho años Joxean Llorente Etxeberria Eufonía: Didáctica de la música, 2014-4741, 1135-6308, Nº 22, 2001 (Ejemplar dedicado a: Las escuelas de música), págs. 16-26
  • Tres preguntas a las Asociaciones de Escuelas. ADEMUM Joxean Llorente Etxeberria Doce notas: revista de información musical, 1136-6273, Nº. 23, 2000, págs. 10-12
  • Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea: las actividades musicales emblemáticas como parte de la consolidación de su proyecto Joxean Llorente Etxeberria Eufonía: Didáctica de la música, 2014-4741, 1135-6308, Nº 18, 2000, págs. 99-106
  • Lenguaje musical en la educación primaria y secundaria Joxean Llorente Etxeberria, Blanca Maravillas Díaz Gómez Eufonía: Didáctica de la música, 2014-4741, 1135-6308, Nº 11, 1998, págs. 39-48
  • La educación musical y la financiación municipal Joxean Llorente Etxeberria, Ane Pereira Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak / coord. por Eusko Ikaskuntza, Vol. 2, 2002, 84-8419-906-1, págs. 735-741

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Joxean Llorente» kulturzubi (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  2. a b Llorente, Joxean. «Joxean Llorente (9 erregistro) Bildumak kontsultatu -» www.soinuenea.eus (Soinuenea) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  3. a b «Joxean Llorente - Egileen bilaketaren emaitzak» catalogo.sanchoelsabio.eus (Sancho El sabio - Euskal kulturaren dokumentazio zentroa) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Llorente, Joxean (1962-)» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  5. Llorente, Joxean. Joxean Llorente.. Linked in sare soziala.
  6. Andrés Isasi Musika-Eskolako organigrama. Andrés Isasi Musika-Eskola. Getxoko udala.
  7. «ZABALA AUZOAK ABESBATZEN TRADIZIOARI OMENALDIA EGINGO DIO ZAPATUAN, IRAILAK 28, OTXOTEEN VII. TOPAKETAN. Bilbo zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak Egitamu Komunitario - Albisteak» www.bilbao.eus (Bilboko udala) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  8. Joxean Llorenteren argitalpenak. Dialnet.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]