Jungfrauen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toni Wolff, Jungfrauen ezaguna zen.

Jungfrauenak, baita ere Carl Gustav Jungen walkiriak edo menteak ere deituak, batez ere Zuricheko eskolan oinarritu zen emakume analisten laguntza taldea izan zen. Jungen obraren lehen interpreteen artean zeudena; nolabait, haiek izan ziren beren ideien lehen dibulgatzaileak.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jungfrauen nagusiak hauek izan ziren: Toni Wolff, Jolande Jacobi, Marie-Louise von Franz, Barbara Hannah, Mary Esther Harding eta Aniela Jaffé. Beste emakume batzuk bigarren planoan gelditu ziren: Kristine Mann eta Hilde Kirsch.[1]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Jungfrauen" hitzak berez birjinak esan nahi du; testuinguru honetan kalanbur bat. Jung pentsalariaren abizena zen baina, halaber, "gaztea" esan nahi du eta "frauen" emakumeak. Beraz, hitz-joko nabaria da.

Feminismoaren kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jungfrauen emakume goiztiarrek generoari buruzko Jungen ikuspuntuak modu orokorrean hartu zituzten bitartean, geroago beste emakume batzuek kritikatu egin zituzten. Naomi R. Goldenbergek, adibidez, esan zuen "jungiar psikologia erlijio patriarkal bat da, non behin bizi eta lan egin nuen... urteetan Jungiar unibertso batean".[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. B. Burleson, Jung in Africa (2005) 48.or.
  2. Naomi R. Goldenberg, Resurrecting the body (1993) 5. eta 116. or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]