Kafesne kosmiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kafesne kosmikoa
 
Kolore koordenatuak
Hamaseitarra #FFF8E7
RGB (r, g, b) (255, 248, 231)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 2.7, 9.6, 0)
HSV (h, s, v) (40°, 9,4%, 90%)

Kafesne kosmikoa (ingelesez: Cosmic Latte) Unibertsoaren batezbesteko koloreari ematen zaion izena da, Johns Hopkins Unibertsitatearen ikerlari talde batek aurkitua. 2001ean Karl Glazebrook eta Ivan Baldryk kalkulatu zuten Unibertsoaren kolorea berdexka oso argi bat zela, baina 2002ko argitalpen batean euren kalkulua zuzendu zuten, kolorea beigetik gertuago zegoela adieraziz[1]. Kalkulua egiteko 200.000 galaxien argiaren espektro elektromagnetikoa aztertu zen, Unibertsoaren bolumenaren zati bat. Kolorearen RGB balioa #FFF8E7 da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Baldry, Ivan K.; Glazebrook, Karl; Baugh, Carlton M.; Bland-Hawthorn, Joss; Bridges, Terry; Russell Cannon; Cole, Shaun; Colless, Matthew et al.. (2002). «The 2dF Galaxy Redshift Survey: Constraints on Cosmic Star Formation History from the Cosmic Spectrum» The Astrophysical Journal 569 (2): 582.  doi:10.1086/339477. ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]