Kanabera
Wikipedia(e)tik
Kanabera landare lastoduna, eremu hezeetakoa, 4 metroko garaiera izan dezakeena, zurtoin zuzena eta leuna duena (Arundo donax). Kanaberak zurtoin gogor malgua, egurtsua, barru-hutsa eta azal leunekoa izaten du, hostoak luze zabalak eta iraunkorrak. Lorea buru txiki askoz osatua eta zabalera handian banatua du, kolorez hori-zurixka. Berez sortaldeko landarea da, baina Mediterraneo itsasoaren inguruetako lurraldeetan ere oso zabaldua dago gaur egun. Leku hezeetan hazten da. Arrantzako esku-tresnak egiteko erabiltzen da batez ere.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.