Arrantza

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arrantzaleak Donibane Lohizunen (argazkia 1859-1910 artean)

Arrantza lehen sektore ekonomikoan sartutako jarduera da, arrainak eta beste itsasoko produktu batzuk harrapaketan dabilena.

Baxura eta alturako motak ditugu tradizionalki, itsasontziek kostaldetik jarduten duten distantziaren arabera. Beste jarduera batzuk ere badaude.

Arrantzaleak dira ogibide hau duten pertsonak.

[aldatu] Euskal Herrian

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko portuak

Arrantza historikoki oso jarduera garrantzitsua izan da Euskal Herrian, Bizkaiko golkotik kanpo ere bertako arrantzaleak famatu izan direla.

Gaur egungo kairik handiena Bermeoko portua dugu. Beste portu hauek ere nabarmenak dira: Ondarroa, Hondarribia, Getaria, Lekeitio, Pasaia, eta Donibane Lohizune.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Arrantza