Karbonozko izar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Karbonozko izar bat (izar "normalek" ez bezala) euren atmosferan oxigenoa baino karbono gehiago duen erraldoi gorrien (edo, batzuetan, nano gorrien) antzeko berantiar motako izar mota bat da. Bi elementuak izarraren kanpoaldereneko geruzetan uztartzen dira, karbono monoxidoa eratuz, zeinek atmosferan oxigeno guztia agortzen duen, karbonoa aske utziz karbonozko beste konposatu batzuk osatzeko, izarrari atmosfera "belztu" bat eta itxura gorri bikain bat emanez giza behatzaileentzat. Izar hauen espektro ezaugarriak oso bereizgarriak dira, eta lehen aldiz bere espektroagatik Angelo Secchik errekonozitu zituen 1860ko hamarkadan, espektroskopia astronomikoaren lehen urteetan.

Mekanismo astrofisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karbonozko izarrak zenbait klasetan azpibanatzen ohi dira, eta klase hauek mekanismo astrofisiko ezberdinen bidez azaltzen dira. McClurek karbonozko izar klasikoen eta masa gutxiagokoak diren beste ez klasiko batzuen artean bereizten du.

Karbonozko izar klasikoetan, karbono ugaritasuna helio fusioaren ondorioa dela uste da, zehazki alfa hirukoitz prozesua izar baten barnean, zeinera, izar erraldoiak euren bizitzaren amaiera aldera iristen diren adar asintotiko erraldoian. Fusio nuklearraren produktu hauek izarraren azalera karbono eta beste elementu batzuen ekoizpenaren ondorengo diren konbekzio aldien bidez ekarriak izan dira. Normalean, AGB karbonozko izar mota honek hidrogenoa hidrogeno erretze geruza batean fusionatzen du, baina 10.000 eta 100.000 urte bitartean banandutako aldietan, izarra helioa geruza batean fusionatzera pasatzen da, denbora batez hidrogenoaren fusioa gelditu egiten den bitartean. Fase honetan, izarraren argitasuna handitu egiten da, eta izarraren barnealdeko materiala (bereziki karbonoa) igo egiten da. Argitasuna handitu egiten denez, izarra hedatu egiten da, ondorioz helioaren fusioa gelditu eta hidrogenoarena berrabiatua egiten delarik. Helioaren fusio azkar fase hauetan, izarraren masa galera oso handia da, eta zenbait aldiren ondoren, AGB izar bat nano zuri bero bihurtzen da, eta bere atmosfera nebulosa planetario batentzako materiala da.