Kasete

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Kasete bat.

Kasetea, zehatzago audio-kasetea (Hego Euskal Herrian zinta ere deitua) audioa modu analogikoan grabatu eta erreproduzitzeko zinta magnetiko bat da, plastikozko kaxatxo baten barruan sartuta, kopuru handitan 1960ko hamarkadatik merkaturatu zena. Musika-etxeek ekoiztu eta merkaturaturiko kaseteez gainera, zinta birjinak ere merkaturatzen ziren, norberak aparailu berezietan beste kaseteak bikoiztu nahiz bere grabazioak egiteko. 1990eko hamarkadan hasi zen kaseteen gainbehera Compact Disk euskarria ordeztuta. Kasetearen teknologia beste arlo batzuetarako ere erabili da, hala nola bideoa grabatu nahiz informatikan datuak gordetzeko (adibidez, 1980ko hamarkadako bideojoko asko audio-kaseteen itxurako gailuetan merkaturatzen ziren).


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kasete Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: kasete .