Kashmir (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kashmir (musika taldea)
Datuak
JatorriaKopenhage
Musika motarock alternatibo
Urteak1991
Produkzioa
Diskoetxea(k)Sony Music
Kasper Eistrup (en) Itzuli
Henrik Lindstrand (en) Itzuli (2000
Asger Techau (en) Itzuli
Mads Tunebjerg (en) Itzuli
Informazio gehigarria
kashmir.nu
Facebook: kashmiofficial Twitter: kashmirofficial MySpace: kashmiryeah Spotify: 2MB2FfSmXBvPhsvvMLwDqJ iTunes: 107688947 Musicbrainz: cd08ab5e-a823-4985-975d-3a3438b9b5d5 Songkick: 169088 Discogs: 217355 Allmusic: mn0000362907 Edit the value on Wikidata

Kashmir, Danimarkako rock alternatibo musika talde bat da. 1991n Kopenhagen sortu zen Nirvana izenarekin.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991. urtean Eistrup (gitarra eta ahotsa), Tunebjerg (baxua) eta Techau (bateria) Frederiksberg hiriko Kastanievejens Efterskole barnetegian elkartu eta heavy blues estiloko taldea sortu zuten, "Nirvana". Ostegun iluntzetan Ordrupeko Gimnasioan jotzen zuten. Urte haietan Estatu Batuetako Nirvana taldea mundu mailan ezagun bihurtu zenez danimarkarrek izena aldatzea erabaki zuten eta "Kashmir" hautatu zuten, Led Zeppelinen abesti batetik atera zuten izena. 1993an DM i Rock jaialdian bigarren postuan gelditu ziren eta orduan hasi ziren Danimarkan ezagun egiten.

2000. urtean Danimarkako Musikaren Sarietan sei sari irabazi zituzten; talde daniar onena, disko daniar onena (The Good Life), Danimarkako rock disko onena (The Good Life), Konpositore daniar onena, Ekoizle daniar onena, bideoklip daniar onena ("Mom in Love, Daddy in Space")[1]. 2001ean Henrik Lindstrand sartu zen taldean, gitarra eta teklatuak jotzen. 2004an Danimarkako Musikaren Sarietan beste lau sar eskuratu zituzten; talde daniar onena, disko daniar onena (Zitilites), bideoklip daniar onena ("Rocket Brothers") eta portada onena (Zitilites)[1].

2005ean No Balance Palace diskoa atera zuten. Kolaborazio handiak izan zituzten; Lou Reedek olerki bat errezitatu zuen "Black Building" kantuan[2] eta David Bowiek "The Cynic" kantuan Eistrupekin batera abestu zuen[3].

Atsedenaldi baten ondoren 2010an zazpigarren diskoa atera zuten eta ondoren beste bi etorri ziren. 2017an taldeak jarduna eten zuen eta 2022an bira bati ekin diote, baina momentuz bertan behera utzi behar izan dute COVI-19aren eraginez[4].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Travelogue (1994)
  • Cruzential (1996)
  • The Good Life (1999)
  • Home Dead (2001)
  • Zitilites (2003)
  • No Balance Palace (2005)
  • The Aftermath (2005) - zuzeneko diskoa
  • Trespassers (2010)
  • Katalogue (2011)
  • E.A.R. (2013)

EPak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Child of Kashmir (1991) - demoa
  • Kashmir Cabaret (1992) - demoa
  • Travelogue: The EP (1995)
  • The Epilogue EP (1995)
  • A Selection of Two Lilies EP (2003)
  • Extraordinaire EP (2010)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «DMA hjemmeside - dr.dk/DMA» archive.ph 2007-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  2. «Black Building» www.loureed.it (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  3. (Ingelesez) «Tv Talks About Kashmir's Special Guests» David Bowie (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  4. (Danieraz) «Kashmir klar med nye koncertdatoer» gaffa.dk (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]