Kategoria eztabaida:Euskal Herriko eraikin historikoen txantiloiak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Aski litzateke herrialdez herrialdeko kultura ondasunen zerrendekin[aldatu iturburu kodea]

Txokoan eztabaidatu zenez, ez du zentzurik txantiloi honek. Aski litzateke herrialde bakoitzeko kultura ondasunen zerrendara lotura bat jartzea, hainbeste elementu jaso beharko lituzketen txantiloiak ez dira praktikoak (adibidez, Gipuzkoako 109 kultura ondasun ditugu jasota euskal Wikipedian oraingoz... eta gero eta gehiago izango dira). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:15, 12 Abendua 2010 (UTC)

Nire proposamena hobeto uler dadin: eraikin historikoen aurkibide txantiloi astun horien ordez, kultura ondasun bakoitzaren artikuluan honelako taula bat jartzea proposatzen dut:
Euskal Herriko kultura ondasunak
Arabako kultura ondasunak
Bizkaiko kultura ondasunak
Gipuzkoako kultura ondasunak
Lapurdiko kultura ondasunak
Nafarroa Behereko kultura ondasunak
Nafarroa Garaiko kultura ondasunak
Zuberoako kultura ondasunak








Ea zer iruditzen zaizuen.