Kategoria eztabaida:Royal Navyren itsasontziak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Errege Itsas Armada / Erresuma Batuko Itsas Armada[aldatu iturburu kodea]

«Errege Itsas Armada» izena ez da zuzena (hitz elkarketa bikoitza duelako: «Erregeren» jarri beharko litzateke, behintzat) eta ez da batere zehatza: nongoa da? Espainiako Erregeren Itsas Armada (XIX. menderaino izen hori zuen)? Frantziako Erregeren Itsas Armada (monarkia zenean)?

Zehaztu egin behar da zein herrialdetakoak diren; zein gobernu sistematakoak diren esatea (monarkia batekoak direla esatea) ez da nahikoa. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:59, 9 Uztaila 2010 (UTC)

Erresuma Batukoa da. Ingelesez Royal Navy Erresuma Batuko itsas armadari deitzen baitzaio soilik.--An13sa 10:02, 9 Uztaila 2010 (UTC)
Hemen, ordea, ez gara ingelesez ari, euskaraz baizik. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:04, 9 Uztaila 2010 (UTC)
Erresuma Batuko Errege Itsas Armada hobe?--An13sa 10:06, 9 Uztaila 2010 (UTC)
«Erresuma Batuko Erregeren Itsas Armada», horrela elkarketa bakarra geratzen da (Itsas Armada) eta berrelkarketa saihesten dugu (bi izen baino gehiagoren arteko elkarketa: Errege Itsas Armada). Euskaltzaindiak dio honelako kasuetan berrelkarketa saihestea komeni dela, nahasgarria delako (Euskaltzaindiaren 25. araua, «Hitz elkartuen osaera eta idazkera»). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:32, 9 Uztaila 2010 (UTC)
Ados.--An13sa 10:49, 9 Uztaila 2010 (UTC)

Egina. Ez dakit ea hemen eztabaidatu duguna kategoria berriaren eztabaida orrian jartzea merezi duen... Ezetz uste baldin baduzu, kategoria hau ezabatu eta kito. Plazera da zurekin eztabaidatzea, beti lortzen dugu irtenbideren bat di-da. ;-) --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:11, 9 Uztaila 2010 (UTC)