Kennedy zentro espaziala

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:52, 19 apirila 2015
Kennedy zentroaren sarrera

John F. Kennedy zentro espaziala (CEK) NASAren instalazio-multzo bat da, espazio-ontziak espazioratzeko erabilia. Estatu Batuetako Florida estatuko Cañaveral lurmuturrean dago. Estatu Batuetako John F. Kennedy lehendakari ohiaren omenez eman zitzaion izena.

Zentroa 55 km luze eta 10 km zabal da; guztira, 567 km²-ko azalera du, eta 15.000 pertsonak lan egin dute bertan. Bisitarientzako gune bat du, eta Floridako gune turistiko garrantzitsuenetariko bat da.

John F. Kennedy zentro espazialak jaurtitze-gune bat baino ez du hartzen (39 jaurtitze-konplexua). Gainerako jaurtiketak Cañaveral lurmuturrean egiten dira, AEBko aire-armadak zuzenduta.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kennedy zentro espaziala Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak