Florida

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako estatuari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Florida (argipena)

Florida
State of Florida

Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuetako estatua
Floridako bandera
Bandera
Floridako armarria
Ezizena: Sunshine State (Eguzki-argi Estatua)
Goiburua: In God We Trust (Jainkoaz fida gara)
Hiriburua Tallahassee
Hiri handiena Jacksonville
Eremua 170.304 km²
Biztanleria 18.328.340 (2008)
Dentsitatea 130,67 bizt / km²
Map of USA FL.svg
Gobernadorea Charlie Crist (R)
Senatariak Bill Nelson (D)
Mel Martinez (R)
Laburdura
ISO 3166-2
Fla.
US-FL
www.myflorida.com
Floridako penintsularen argazki bat, espaziotik egina.

Florida Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdean dagoen estatua da. Iparraldean Alabama eta Georgiako estatuak ditu mugakide eta beste leku guztietatik urak mugatzen du estatua penintsula batean baitago. 2008. urtean 18.328.340 bizntanle zituen eta horrek AEBetako biztanleria gehien duen 4. estatua bihurtu du.

Hiriburua Tallahassee da, baina Jacksonville da hiririk handiena. Estatuko metropoliar gunerik handiena Miami da 5 milioi eta erdi biztanle ingururekin.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Mendebaldean Mexikoko Golkoaren mugatzen du, ekialdean Ozeano Atlantikoarekin, eta iparraldean Georgia eta Alabamako estatuekin.

Florida Mexikoko Golkoaren iparraldetik hedatzen den lautada batez osatzen da. Estatua penintsula bat da eta bere formarengatik ezaguna da. Natura parkeen artean Everglades eta Biscayneko parke nazionalak ditugu.

Floridako punturik altuena Britton Hill da eta 105 metrotara besterik ez dago.

[aldatu] Demografia

Gaur egun Floridako estatuak 18.089.889 biztanle ditu[1]. Honela banatzen dira:

  • %61 zuriak dira (europarrak edo europarren oinordekoak).
  • %20,1 latinoak dira (edozein herritartasunetakoak).
  • %15,4 afroamerikarrak dira.
  • %2,2 asiarrak.

Latino/hispaniar motako biztanleak dira kopurua handienean hazten ari direnak, Amerika Latina eta Karibetik etortzen diren atzerritar kopuru handiarengatik.

[aldatu] Hiri nagusiak

  1. Jacksonville: 805.605 biztanle.
  2. Miami: 409.719 biz.
  3. Tampa: 336.823 biz.
  4. San Petersburgo: 246.407 biz.
  5. Orlando: 227.907 biz.
  6. Hialeah: 212.217 biz.
  7. Fort Lauderdale: 183.606 biz.
  8. Tallahassee: 168.979 biz.

[aldatu] Historia

[aldatu] Garraioak

Floridako Estatuarteko Autobide Sareak 2.371 kilometro ditu eta bestelako errepideek 15.978 kilometro. Hauek dira estatuak zeharkatzen dituen Autobideak:

Airetiko garraioari dagokionez, aireporturik garrantzitsuenetarikoak Orlando Nazioarteko Aireportua eta Fort Lauderdale-Hollywood Nazioarteko Aireportua dira. Baditu beste aireportu garrantzitsuak Miami eta Tampan esaterako.

[aldatu] Kirolak

Floridak dituen kirol talderik hoberenak hauek dira: Tampa Bay Storm taldea beisbolean, Miami Heat eta Orlando Magic taldeak NBAn eta Jacksonville Jaguars amerikar futbolean.

[aldatu] Lurralde senidetuak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Floridako Errolda - Biztanleria datuak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Florida

Beste hizkuntzak