Kholoud Faqih

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kholoud Faqih
epaile

Bizitza
JaiotzaRamallah, XX. mendea
HerrialdeaPalestinar Lurralde Okupatuak
Hezkuntza
HeziketaJerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Jarduerak
Jarduerakepailea
baliorik ez Edit the value on Wikidata

Kholoud Faqih, Kholoud Al-Faqih edo Khulūd Faqīh izenez ere ezagutzen dena, epaile palestinarra da, eta Ekialde Hurbileko lehen kadia.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kholoudek zuzenbidea ikasi zuen Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrean, eta 1999an graduatu zen. 2001ean jarduteko baimena eman zitzaion. Emakumeen Zentroan lan egin zuen legezko laguntza eta aholkularitza emanez. 2003tik 2008ra tratu txarrak jasandako emakumeen defentsan lan egin zuen. 2005ean, lege pribatuko masterra amaitu zuen Jerusalemgo Unibertsitatean. Bi azterketa judizial lehiakor gainditu ondoren Ramallah-an, 2009an Ramallah-ako Xaria Auzitegiko epaile izendatu zuten.[2]

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an, CEO Middle East aldizkariak hamargarren postuan jarri zuen munduko 100 emakume arabiar boteretsuenen artean.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Walsh, Colleen. (5 de marzo de 2013). «Finding ‘a solution to closed doors’» Harvard.edu (Harvard).
  2. a b 10.Kholoud Faqih. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La jueza (epailea) dokumentala (Palestina, 2017), Erika Cohnek zuzendua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]