Kobrezko xafla zigilatu (India)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kobrezko xafla zigilatu (India)
Jatorrizko herrialdeaIndia

Indiako kobrezko xafla zigilatuetan egindako inskripzioak Indian legezko erregistroak gordetzeko modu historikoa izan dira.[1]

Kobrezko xafletan grabatutakoak ohikoan dohaintza-inskripzioak ziren, sarritan eraztun batek batzen zituelarik xaflak zulo batetik. Idazketaren ondoren baieztatzen zen horrela, soldatutako eraztunarekin, eta eraztunean emailearen zigilua agerraraziz, erregistratuak legezko agiri balioa zuela, eta xafletan ez zela manipulaziorik izan. Xafla hauen kontsulta ezinbestekoa gerta zitekeen jabetza edo eskubideen erreklamazioa frogatu behar zenean.[1]

Historia eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobrezko xafletako inskripzioekin badaude aurrekariak K.A. arokoak, baina agiri ofizialaren balioa duen zaharrena III. mendeko Patagandigudem inskripzioa da: Andhra Ikshvakuko errege Ehuvala Chamtamula delako batek emana. Ipar Indiako adibide zaharrena IV. mende amaierako dohaintza bati dagokio.

Modu sistematikoan Hego Indiako Pallava dinastiako erregeek eman zituzten IV. mendean, ez bertako hegoaldeko hizkuntza drabidikoetan, baizik eta Prakritoz eta Sanskritoz idatziak daude. Kannada hizkuntzaren agerpena, hitz batzuk, 444. urtean datatu da sanskritozko xafla batzuetan, Mendebaldeko Ganga dinastiaren Tumbula izeneko inskripzioetan daude, zeinak sanskritoz dauden gainerakoan[2].

Kobrezko xafletran egindako inskripzio gehienek Charana eta Brahman kastetako talde edo pertsonei egindako lur-dohaintzak, erregistratzen dituzte. Inskripzioek formula estandar bat erabili ohi zuten emailearen errege-leinua identifikatzeko, ohorezko formula luzeekin, egintza heroikoak eta ezaugarri pertsonal apartak zerrendatuz. Horren ondoren, dohaintzaren xehetasunak datoz, motiboa barne, onuraduna, eta xedapenak bete edo ez betetzearen ondoriozko zehapenak barne. Hizkuntza joria nashagarria izan daitekeen arren, kobre-plaken inskripzioak aurkitzeak material ugari eman die historialariei.[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Thapar, Romila, The Penguin History of Early India: From the Origins to AD 1300. Penguin Books, 2002. 295-96 and 339.
  2. N. Havalaiah. (2004-01-24). «Ancient inscriptions unearthed» The Hindu.
  3. Nature and Importance of Indian Epigraphy. .
  4. «Government Museum Chennai» www.chennaimuseum.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]