Kohlit

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kohlit antzinako testuetan aipatutako hiria da. Baita ere Jordan ibaiaren ekialdean dagoen lurralde baten izena; inguru horretan Alexandro Janeoewn kanpaina militarrak eraman ziren aurrera.[1] Egun, oraindik ez dakigu hiria eta aipatutako lurralde artean loturarik ote dagoen.

Hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kohlit Itsaso Hileko Eskuizkribuetan aipatua agertzen da, zehatz mehatz Kobrezko bilkarian, horrela deituta metal horren gainean idatzitako eskuizkribuan. Bilkari horretan jasotako informazioa ez da literario, tokien zerrenda bat baizik; bertan urrezko eta zilarrezko objektu desberdinak ezkutatu dauden tokien izenak aipatzen dira. Horrek altxorrak bilatzeko asmoa suspertu du inguru hartan. Kohliten kasuan urrez eta zilarrez betetako kaxak hiriaren toki desberdinetan lurperatuta omen daude. Testuaren arabera altxorra iparraldeari begiratzen dion leze batean dago eta haren sarreran hilobi batzuk daude. Altxorren artean Zilarrezko bilkaria egongo litzateke. Hiri honi buruzko beste informaziorik ez dago. Ezagutzen den beste Kphlit bakarra Etiopian dago, beraz Qumranetik oso urruti.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .