Konduktismo
Wikipedia(e)tik
Konduktismoa gizakiaren ekintza, pentsamendu eta egoera psikologiko oro portaera edo konduktatzat hartu eta, beraz, behaketaren bitartez soilik azter daitekeela baieztatzen duen psikologiaren korrontea da. Horrela, konduktismoa kontzientzia edo gogamena, introspekzioa eta antzeko kontzeptuak baztertu eta psikologia zientzia praktikoa izan eta giza-portaera natura zientzia moduan ikertu behar dela sustatzen du, portaera kontrolatuz eta eta aurresan eta emaitza zehatzak bilatuz eta ingurunearen eta banakoaren garunaren arteko prozesu fisikokimikoak behatuz. Konduktismoaren sortzailea John Broadus Watson psikologoa izan zen XX. mendearen hasieran.
| Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |