Erruduntasun sentimendu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erruduntasun sentimendua pertsona batek gertaera larri baten aurrean behar bezala jokatu ez duela sentitzen edo pentsatzen duenean gertatzen da. Psikoanalisian sarri landutako gaia da. Nietzscheren planteamenduetatik abiatuta, eta estoikoen filosofiari jarraiki, askatasuna bizitza naturalaren araberako jokaera da: vivere secundum natura, latinezko esamoldeaz. Horrela, pertsona batek ekintzen gain duen ardura ukatu egiten du erabat eta Kanten pentsaeraren zutarria den nahimen askea asmakeria metafisikotzat jotzen da, giza bulkadak ahultzeko. Iritzi horiei jarraiki, beraz, inor ez da bere ekintzen edo izatearen arduradun: ekintza moralak borondate askearen arabera gauzatuak badira, orduan, ez dago ekintza moralik.

Ildo horretatik, Sigmund Freudek erruduntasunik gabeko ingurunean jatorri judu-kristau arau eta aginduak lekuz kanpo daudela iritziko dio. Superniarekin kanpotik ezarritako lege moral multzoa adierazten du, giza kolektibitatea arautzea helburu dutenak. Honek “ni” kontzientearen nahiak eta “hura” subkontzientetik datozen bulkadak ekiditea du helburu. Horrela, erruduntasun sentimendua “ni”an sortzen da, “super ni”aren aginduaren eta bulkaden arteko dialektika dela medio.

Judu-kristau moralean, ongi morala nahita senen aurka egitea da, eta hauei bide ematea gaizki morala. Instintuen errepresioa da, beraz, ezartzen den agindua. Freud "instintuzko bulkada batek errepresioa jasaten duenean, bere libidozko elementuak sintoma bilakatzen dira, eta erruduntasun sentimendu, berriz, osagai oldarkorrak "[erreferentzia behar] adierazpena behar eta proposizio gisa formulatzera ere helduko da. Nietzschek berak, ahultasun gisa ikusten du damua: ekintza bat egokia izan dadin, denbora amaiezin errepikakorrean beti egingo litzakeen ekintza behar du izan, egoera horretan beti erabaki berdina gauzatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.