Konpresore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Konpresoreak konprimagarriak diren gas edo lurrunen presioa haunditzen dute, hauen bolumena txikituz.

Ponpek eta konpresoreek fluidoak garraiatzen dituzte presioa haundituz, baina bien arteko alderik nabarmenena hau da: lehenak makina hidraulikoak direla, eta besteak berriz, makina termikoak. Azken hauetan fluidoa konprimagarria da, eta dentsitate eta tenperatura aldaketa nabarmenak egon ohi dira. Haizagalutan azkenik, fluido konprimagarriak mugitu arren, ez dago presio, dentsitate eta tenperatura aldaketa nabarmenik.

Konpresore motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpresoreak mota nagusiak ondoko zuaitzaren arabera sailkatu daitezke:

Compressor Types.png

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeniaritzako hainbat arlotan erabiltzen dira konpresoreak. Besteak beste:

  • Hozte sistemetan: hozgarriak bere lana egiteko, ziklo itxi batean zirkulatu behar du etengabe. Konpresore batek zirkularazten du hozgarria. Konpresoreak etxeko hozkailutan, haize egokituko unitatetan nahiz kamera industrialetan ditugu.
  • Turbo-konpresore sistemetan: Ibilgailu askotan, erreakzio egazkinetan energia sortzeko turbinen sarreran ditugu.
  • Sistema pneumatikotan: erabiltzen den energia iturria konprimitutako airea da, eta hau konpresoreek sortzen dute.
  • Gas naturalaren garraioan: hodi desbesdinetatik eta presiopean etxeraino iristen zaigu.

Eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpresoreak birarazteko indarra iturri desberdinetatik etor daiteke:

Konpresore hermetikoak eta erdi-hermetikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hermetikoki itxitako hozkailu konpresorea

Hauetan, motor elektrikoa eta konpresorea, konprimitzen ari den gasaz inguratuta daude. Sistema barruan daude karkasa batez inguratuta, eta karkasa zeharkatzen duen bakarra motorrarentzako elikadura kablea da. Karkasa soldadura bidez itxita dago, eta hondatu ezkero konpresorea aldatu behar da, zaharra konpontzea ezinezkoa delarik.

Erdi-hermetikoen karkasa desmuntagarria da, eta konponketak egiteko, estalki bat kenduz motorra eta konpresorera iritsi gaitezke.

Pistoi alternatiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pistoidun konpresorea, aire tangaduna

Pistoidun konpresoretan, birabarki batek eragiten die pistoiei, eta azken hauen mugimenduak sortzen du konpresioa. Konpresore mota hau nahiko zaratatsua denez, gero eta baztertuago dago, batez ere potentzia txikitan.

Etxetako hozkailutako konpresoreak pistoidunak izan ohi dira, hala eta gustiz ere.

Paladun konpresorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paladun konpresorea

Konpresore honen osagai nagusiak bi dira:

  • Estatorra: zilindrikoa, sarrera eta ihes lehioak dituena.
  • Errotorea: zilindrikoa eta palak sartzeko artekaketatua.

Bi zati hauek ez dira zentrokideak.

Palek, biratzerakoan, estatorraren aurka presioa egiten dute indar zentrifugoaren eraginez. Palen arteko bolumena aldakorra da. Sarrera lehioaren inguruan bolumena haunditu egiten da, aspirazioa sortuz. Irteera aldera urbildu ahala, txikitu egiten da gasa konprimituz, irteera lehiora iritsi arte.

Torloju konpresoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus torlojuen profilaren forma berezia. Torlojuek oso abiadura haundian biratu behar dute, oso perdoi txikiekin.

Pistoidun konpresoreak baino isilagoak dira eta jarraian erabiltzeko oso egokiak dira. Horretarako motor elektrikoak abiadura-erregulagailu elektronikoekin abiarazten dira.

Konpresore zentrifugoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maila bakarreko konpresore zentrifugoa

Konpresore hauetan gasa erditik hartzen da, eta errotoreak besoen biraketaren bultzadaz (indar zentrifugoaren eraginez), barraskiloaren kanpoaldera bidaltzen da abiadura handian. Barraskiloaren irteeran hodia zabaldu egiten da, gasaren abiadura motelduz eta presioa igoz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konpresore Aldatu lotura Wikidatan