Presio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fisikan, presioa azalera unitateko aritzen den indarraren osagai normala (elkarzuta) da:

p = \frac{F_n}{A}\,

edo, indarra konstantea ez bada azaleran zehar, puntu baten presioa hurrengoa da:

p = \frac{dF_n}{dA}\,

Horrela neurtutako presioari presio absolutu deritzo. Hala ere, ohikoa da gasen presioa presio atmosferikoarekiko diferentzia bezala neurtzea, eta orduan presio manometriko deitzen zaio. Horrela, presio absolutua presio atmosferikoa gehi presio manometrikoa da.

Unitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Unitate Sistemaren presioarentzako unitatea Pascala da (Pa), Newton metro karratuko baten berdina (N/m²) edo, NUSen oinarrizko unitateetan, kg·m-1·s-2. Beste unitate batzuk ere oso erabiliak dira, hala nola atmosfera, barra edo Torra. Atmosfera unitatea (atm) itsaso mailan atmosferak duen presioa bezala zehaztu zen; presio hori konstantea ez den arren, balio bat ezarri zitzaion, 1 atm = 101325 Pa. Meteorologian barra erabilia da, batez ere bere milarenean, milibarra (mbar). Milibar bat hektopascal (hP) baten baliokidea da eta itsaso mailan atmosferaren presio estandarra 1013,25 mbar, beraz. Ingeniaritzan asko enplegatzen den unitate bat Torra da, milimetro merkurio (mmHg) ere deitua, milimetro bat altuerako merkurio zutabe bat eusteko gai den presioa bezala definitua. Sistema inperialean, milimetro beharrean, hazbetea (in) erabiltzen da, merkurio hazbete (inHg) definituz. Unitate hau batez ere hegazkinetan erabiltzen da, atmosferako presioa 29,92 inHg delarik. Beste unitateen artean hazbete karratuko libra (psi) oso ezaguna da, Pascalaren sistema inperialeko baliokidea baita. Adibidez, automobilen pneumatikoetan presioa zehazteko maiz agertzen da unitate hau.

Pascal
(Pa)
Bar
(bar)
Atmosfera
(atm)
Torr
(mmHg)
PSI
1 Pa ≡ 1 N/m2 10-5 9.8692×10-6 7.5006×10-3 145.04×10-5
1 bar 100000 ≡ 106 dina/cm2 0,98692 750,06 14,504
1 atm 101325 1,01325 ≡ 101325 Pa 760 14,696
1 torr 133,322 1,3332×10-3 1,3158×10-3 ≡ 1 mmHg 19,337×10-3
1 psi 6894,76 68,9476×10-3 68,046×10-3 51,715 ≡ 1 lbf/in2

Presio hidrostatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fluido batek, bere pisuagatik, presio hidrostatiko deituriko presio bat eragiten du, altueraren araberakoa:

p = \rho g h\,

non:

  • p: presioa
  • ρ: fluidoaren dentsitatea. Uraren kasuan, 1000 kg/m3
  • g: grabitate azelerazioa. Lurrazalean gutxi gora-behera 9,81 m/s2-ko balioa du.
  • h: fluidoaren gainazaletik presioa neurtu nahi den tokiraino sakonera.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Presio Aldatu lotura Wikidatan