Kratoi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskualde geologiko nagusiak (USGS) Kratoiak laranjaz.

Kratoi (grezierazko κρἀτος, kratos, "indarra") geologian arkearreko eta orduz geroztik mugimendu orogeniko ezagatik deformaziorik edota zatiketarik jasan ez duen lurrazal kontinentala da. Arrazoi honengatik kratoiak normalean gorputz lauak dira edo erliebe txikiko eta egitura borobilduak aurkezten dituzte. Itsaspeko kratoiei nesokratoi deritze.

Kratoi terminoa lurrazal kontinentalaren barruko alde egonkorra geosinklinal alde mugikorretetik ezberdintzeko erabiltzen da. Azken hauek subsidentziaren eraginez sortutako sedimentuz pilatutako gerriko linealak dira. Kontinente barrualdeko kratoiak plataforma eta ezkutu eta gune kristalinoaz osatutak daude. Ezkutuak kratoi aurrekanbriarraren azalean sortutako alde extentzionalak dira, aldiz oinean dagoen plataforma sedimentu horizontalez eta subhorizontalez osatutako gunea da.

Kratoiak probintzia edo lurralde geologikoetan banatutak daude. Entitate espazial hauek ezaugarri geologiko bereko guneak batzen dituzte. Probintzia batek elementu estruktural bakar bat izan dezake, arro bat adibidez, edo elkar erlazionaturiko elementu multzo bat. Alboko guneak estrukturalki antzekoak izan daitezke, baina beti ere historia geologiko ezberdinak izango dituzte. Plaken tektonikako teoriaren arabera kratoiak lurreko mantu gainean dauden baltsa geldiak bezala hartzen ditu eta kontinenteak hauen inguruan metatuko ziren mikrokontinenteen kontinenteen jitoa dela-eta.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kratoi Aldatu lotura Wikidatan