Kresida

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Thomas Kirken Kresidaren margolana

Kresida, Troiako Gerrari buruzko Erdi Aro eta Pizkundeko zenbait liburutan agertzen den pertsonaia bat da, baina ez gai berari buruzko antzinateko liburuetan. Troilo eta Kresidaren istorioko funtsezko pertsonaietako bat da, lehen aldiz, Benoît de Saint-Maureren Roman de Troien agertzen dena, XII. mendean, baina Boccacciok (Filostrato), Geoffrey Chaucerrek (Troilus and Criseyde) eta William Shakespearek (Troilus and Cresside) ere kontatu zutena.

Emakume greziar bat da, troiarrek harrapatua eta esklabu bihurtua, Troilo troiar printzeaz maitemintzen dena, nori betiereko maitasuna agintzen dion. Baina, greziarrei itzultzen dietenean preso elkartruke batean, Diomedes akaiar heroiaren maitale bihurtzen da, honek, Troilo ero moduan jartzen duelarik.

Ez da Iliadako pertsonaia den Kriseidarekin nahastu behar.