Sineskeria
Wikipedia(e)tik
Hamsa eskua, etxe bateko biztanleak babesten dituena
Sineskeria edo superstizio beldurrak edo ezjakintasunak eraginik sortutako sentimendu erlijiosoaren desbideraketa da, zenbait praktika edo betebehar sakratutzat jotzen duena.[1]
Argien mendeko intelektualek helburu nagusia sineskeria borrokatzea zuten. Orduko filosofoek mirariak, teofaniak, magia edo naturaz gaindiko gertaerak (tartean kristau doktrina gehiena) sineskeriatzat jotzen zituzten.[2]
Batzuetan jardute erlijioso batzuk (adibidez vudu) mespretxuz deskribatzeko erabiltzen dute hitza beste kultura batzuetan (adibidez mendebaldeko kultura kristauan), nahiz eta erlijio gehienek zorte, profezia edo espirituekin loturiko jarduteak izan[3].
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Superstizio, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=superstizio
- ↑ Wilson, Helen Judy; Reill, Peter Hanns, Encylopedia of the Enlightenment, New York: Facts on File Inc, 577. or., ISBN 0-8160-5335-9
- ↑ Vyse, Stuart A (2000), Believing in Magic: The Psychology of Superstition, Oxford: Oxford University Press, 19–22. orr., ISBN 978-0-1951-3634-0
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |