Lü Yuanyang

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lü Yuanyang
Bizitza
JaiotzaChongqing1983ko ekainaren 22a (40 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Familia
Ezkontidea(k)Gu Li (en) Itzuli  (2012 -
Jarduerak
Jarduerakgimnasta erritmikoa
Pisua54 kilogramo
Altuera174 zentimetro

Lü Yuanyang (txinera tradizionalean:呂遠洋; Sichuan, Txina, 1983ko ekainaren 22a) gimnasta erritmiko Txinatarra da. 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan Txinaren ordezkaria izan zen eta taldekako lehiaketan zilarrezko domina irabazi zuen. [1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lu Yuanyang-ek 2004ko Udako XXVIII Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Atenasen, Grezian, Txinako banderapean. Taldeen fasean seigarren sailkatu zen Dai Yongjun, Hu Mei, Li Jia, Lu Yingna eta Zhang Shuo taldekideekin, 46.500 puntu lortuz finalean.

Lu Yuanyang-ek berriro ere 2008ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Pekinen, Txina, Udako XXIX Olinpiar Jokoetan. Taldeen fasean bigarren sailkatu zen Chai Tongtong, Chou Tao, Sui Jianshuang, Sun Dan eta Zhang Shuo taldekideekin, finalean 35.225 puntu eta zilarrezko olinpiar domina lortuz. [2]

Emaitzak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Lehiaketa Lekua Postua Proba
2004 Atenaseko XXVIII Olinpiada Jokoak Atenas (GRE) 6 Taldekako lehiaketa
2007 28. FIG Gimnasia Erritmikoko Munduko Txapelketa Patras (GRE) 9 Taldekako lehiaketa
2008 Beijineko XXIX Olinpiada Jokoak Beijing (CHN) 2 Taldekako lehiaketa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Lü Yuanyang. 2020-11-06 (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  2. (Azerbaijaneraz) Lü Yuanyanq. 2021-06-19 (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  3. «Olympedia – Lu Yuanyang» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]