LDAP

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

LDAP (Lightweight Directory Access Protocol) sare ingurune batean informazio ezberdina bilatzeko direktorio zerbitzu ordenatu eta banatu baten atzipena ahalbidetzen duen sare protokolo estandar eta libre bat da. LDAP kontsultak egin ahal zaizkion datu base bat kontsidera daiteke nahiz eta bere biltegiratze sistema ezberdina izan.

Normalean, login, hau da domeinu batean sartzeko informazioa (erabiltzaile eta pasahitza) gordetzen du eta kautotzeko edo autentifikatzeko erabiltzen da, nahiz eta beste informazio bat gorde daitekeen (erabiltzailearen kontaktu datuak, sareko hainbat baliabideren lekutasuna, baimenak, ziurtagiriak...).

Konklusio bezala, LDAP sare baten gaineko informazio multzo batekiko atzipen bateratua duen protokoloa da.

Inplementazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LDAP protokoloaren hainbat aplikazio erreal eta inplementazio ezberdin daude:

Active Directory[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Active Directory Microsoft-ek (Windows 2000-tik) bere administrazio domeinu baten informazio biltegi zentralizatu bezala erabiltzen duen izena da.

Izen honen azpian protokoloa erabil dezaketen beste sistema batzuk integratzea ahalbidetzen duen 3. bertsioko LDAP eskema bat dago. LDAP honetan, erabiltzaileen informazioa, sarearen baliabideak, seguritate politikak, konfigurazioa, baimenen esleipena etab. gordetzen dira.

Novell Directory Services[aldatu | aldatu iturburu kodea]

eDirectoy bezala ere ezaguna, sare bateko zerbitzari eta konputagailu ezberdinen baliabideekiko atzipena maneiatzeko Novell-en inplementazioa da. Oinarrian, objektuei zuzendutako datu base hierarkiko baten bidez osatua dago, zerbitzari, konputagailu, inprimagailu, zerbitzu, pertsona, etab. bakoitza identifikatzen du. Hauen artean atzipen kontrol baimenak sortzen dira herentziaren bitartez. Inplementazio honen abantaila plataforma ezberdinetan dabilela da eta honela sistema eragile bat baino gehiago erabiltzen duten ingurunetara erraztasunez moldatzen da.

iPlanet[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Netscape-ren inplementazio zaharrean oinarritua, iPlanet AOL-ek ÞNetscape Communications Corporation-ez jabetu zenean garatu zen eta gero, Sun Microsystems-ekin batera, zerbitzarientzako softwarea komertzializatu zuten. Hauen artean iPlanet Directory Server, LDAP-en bere inplementazioa.

OpenLDAP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskema anitz izan ditzaken protokoloaren inplementazio libre bat da, beste edozein LDAP batera konektatzeko erabil daitekeena.

Bere lizentzia propioa dauka, OpenLDAP Public License. Plataformatik independente den protokoloa izanik, Linux eta BSD banaketa batzuek dakarte, AIX, HP-UX, Mac OS X, Solaris, Windows (2000/XP) eta z/OS -n antzera.

OpenLDAP lau osagai nagusi dauzka:

  • slapd - LDAP deabru autonomoa.
  • slurpd - LDAP eguneraketen erreplikazio deabru autonomoa.
  • LDAP protokoloaren euskarri liburutegiak.
  • Zerbitzuak, tresnak eta bezeroak.

Red Hat Directory Server[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Directory Server LDAP-en oinarritutako zerbitzari bat da, zeinek aplikazioen konfigurazioa, erabiltzaileen profilak, taldeen informazioa, plataformarekiko independentea den sistema eragile baten atzipenerako kontrol informazio politikak zentralizatzen dituen.

Nortasunaren maneiurako biltegi orokorra osatuz, Red Hat Directory Server-ek erabiltzaileen kudeaketa errazten du, datuen bikoiztasuna ezeztatuz eta datuen mantenua automatizatuz

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]