LOLCODE
LOLCODE programazio lengoai esoterikoa da, interneten famatuak diren Lolcat memetan oinarrituta dagoena. Lengoaia 2007. urtean sortu zen Adam Lindsayren eskutik, Lancaster unibertsitateko konputazio departamentuko ikertzailea.
Lengoaiaren egitura eta adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
LOLCODE lengoaiaren aginduak Lolcat irudiek erabiltzen duten hitz laburtu eta konprimatuak dira. Hurrengo adibideek kaixo mundua pantailaratzea eta fitxategi batetik irakurtzea dira.
1.Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
HAI CAN HAS STDIO? VISIBLE "HAI WORLD!" KTHXBYE
Kodea | Esanahia |
---|---|
HAI
|
LOLCODE programa guztietan, HAI rograma abiarazten du.
|
CAN HAS [LIBURUTEGIA]?
|
Programazio lengoaia askotan bezala lehenengo aginduetariko bat sarrera/irteera liburutegia sartzea izango litzateke. Normalean #include <stdio.h> bezalako agindu batek egiten du(stdio sarrera/irteera estandar liburutegia da). Komando hau, sarkastiko bezala eratu dena, galdetzen du ea liburutegia atzitu daitekeen, eta hartuz, eta bestela, errore mezua pantailaratuko du.
|
VISIBLE [MEZUA]
|
Mezu bat pantailaratuko du. |
KTHXBYE
|
HAI komandoak programa abiarazten duen bezala, KTHXBYE («Okay thanks, bye» esan nahi duena («Ondo eskerrik asko, agur») komandoak amaitzen du.
|
2.Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
HAI CAN HAS STDIO? PLZ OPEN FILE "LOLCATS.TXT"? AWSUM THX VISIBLE FILE O NOES INVISIBLE "ERROR!" KTHXBYE
Adibide honetan fitxategi bat irekitzeko agindua dago, PLZ OPEN FILE "NAME"?
— «Please try to open a file?» («Mesedez, fitxategia ireki dezakezu?») eta salbuespenak hartzeko kontrola, AWSUM THX
— «Awesome, thanks!» («¡Harrigarria, eskerrik asko!»), eta O NOES
(«Oh ez!»).
3.Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
HAI CAN HAS STDIO? I HAS A VAR IM IN YR LOOP UP VAR!!1 VISIBLE VAR IZ VAR BIGGER THAN 10? KTHX IM OUTTA YR LOOP KTHXBYE
Adibide honek 1-10 tarteko zenbakiak pantailaratzen ditu.
Erlazionatutako proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
LOLCODE LOLPython lengoaia oinarritu du, Andrew Dalke programatzaileak idatzitakoa. LOLPython-ek LOLCODEren antzeko sintaxia erabiltzen du, baina Python lengoaiaren estiloarekin.
Nano, Vim edo Eclipse programentzako sintaxi koloreztatzaileak daude.