Python (informatika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Python lengoaiaren logoa.

Python interpretatutako programazio lengoaia bat da, ardatz bezala sintaxi garbi, erraz eta irakurgarri bat duelarik.

Paradigma anitzeko lengoaia bat da, objetuetara zuzenduriko programazioa, programazio inperatiboa eta, neurri txiki batean, programazio funtzionala jasaten ditu eta. Lengoaia interpretatu eta multiplataforma da.

Python Software Foundation -ek administratzen du. Kode zabaleko lizentzia bat dauka, Python Software Foundation License izenekoa, GNU-ren 2.1.1 lizentzia publiko orokorrarekin bateragarria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Python 80ko hamarkadaren bukaeran izan zen sortua2 Herbeheretako Matematika eta Informatikako zentroan (CWI, Centrum Wiskunde & Informatica) Guido van Rossum-en eskutik. Lengoaia ABC lengoaiaren ondorengo bezala sortu zen, salbuespenak (exception, ingeleraz) kudeatu eta Amoeba sistema operatzailearekin elkar eragin zezakeen hizkuntza.3

Guido van Rossum

Lengoaiaren izena Monty Python umoristen omenez dago jarrita, hauekiko sortzailearen afizioa zela eta.4

Python-en autore nagusia van Rossum da, eta bere etengabeko rol nagusia dela eta askotan BDFL edo Benevolent Dictator for Life bezala ezagutzen zaio.

1991an, van Rossum-ek 0.9.0 bertsioaren kodea argitaratu zuen alt.sources-en.5 Garapenaren puntu honetan, kodeak dagoeneko herentziadun klaseak, salbuespen kudeaketa, funtzioak eta str, list eta dict bezalako mota modularrak zituen. Hasierako argitaratze honetaz gain, Modula-3 ren antzerakoa zen modulo sistema bat argitaratu zuen; van Rossum-ek moduloa "Python-en programazio unitate handiena" bezala izendatu zuen.2 Python-en salbuespen modeloa Modula-3 ren oso antzerakoa da, else klausularen gehigarriaz.3 1994.urtean com.lang.python eztabaida foroa sortu zen, Python-en erabiltzaile komunitatearen tamainari itzelezko haziera emanez.

Python-ek 1994 ko urtarrilean ikusi zuen 1.0 bertsioa. Argitaratze honen ezaugarri bat programazio funtzionalaren hainbat herraminta izan zen: lambda, reduce, filter eta map. Van Rossum-ek honakoa adierazi zuen: "duela 12 urte, funtzionalitateak falta zirela eta adabakiak bidali zituen Lisp-eko hacker bati esker Python-ek lambda, reduce(), filter() eta map() eskuratu zituen".6 Emailea Amrit Prem izan zen; argitaratze notetan ez da inolako aipamenik egiten Lisp-eri buruz.

CWI-k argitaratutako Python-en azken bertsio askea Python 1.2 izan zen. 1995 ean, van Rossum-ek lengoaian lanean jarraitu zuen Virginiako Corporation for National Research Initiatives-en (CNRI), lengoaiaren bertsio berriak argitaratuz.

CNRI-an zegoelarik, van Rossum-ek Computer Programming for Everybody (CP4E) ekimena abiarazi zuen, programazioa jendearentzat ulergarriagoa eta erabilgarriagoa egiteko asmoz. Python-ek alfabetizazio prozesu honetan zeresan handia eman zuen, bere sintaxi garbi eta errazaren ondorioz. Proiektua DARPA-k babestua izan zen.7 2007.urtean, CP4E-ak aktibo egoteari uzten dio.8

2000.urtean Python-eko garapen taldearen gehiengoa BeOpen.com-era pasatu zen, BeOpen PythonLabs taldea sortuz. CNRI-k 1.6 bertsioa publikoa izatea eskatu zuen, garapena jarraituz garatzaile taldeak CNRI alde batera utzi zuen arte. BeOpen.com-en argitaratze bakarra Python 2.0 izan zen. Honen ostean, Guido van Rossum eta gainontzeko PythonLabs-eko garatzaileak Digital Creations taldean batu ziren berriro.

Pyton 2.0-ek Haskell lengoaia funtzionalaren ezaugarri nagusi bat hartu zuen: konpresio bidezko listak. Egitura honetarako Python-en sintaxia Haskell lengoaiaren oso antzerakoa da, desberdintasun txiki batzuk alde batera utzirik. Python 2.0-ak, gainera, zabor biltze sistema bat garatu zuen, erreferentzia ziklikoak batu eta bildu ahal izateko.9

Argitalpen bikoitz honen ostean, eta van Rossum-ek CNRI utzi ostean (software komertzialeko garatzaileekin lan egiteko), Python GNU GPL-n oinarritutako software-arekin erabiltzeko ideia asko zabaldu zen. Ordura arte erabiltako lizentziak, Python License-ak, lizentzia Virginiako estatuak kudeatzen zuela adierazten zuen klausula bat zuen, hau GPL-rekin bateragarria ez zelarik. CNRI eta FSF-k (Free Software Foundation) bat egin zuten Python-en software aske lizentzia GPL-rekin bateragarria egiteko. 2001.urtean, van Rossum FSF Award for the Advancement of Free Software sariarekin saritua izan zen.

Python 1.6.1 Pthon 1.6-aren oso antzerakoa da, bug batzuen aldaketekin eta GPL-rekin bateragarria den lizentzia berri batekin.1

Python 2.1 bertsioa Python 1.6.1 eta Python 2.0-ren lan deribatua da. Bere lizentzia Python Software Foundation License bezala izendatu zen. Python 2.1 alfa bertsiotik aurrerako kode, dokumentazio eta espezifikazio gutziak Python Software Foundation (PSF) dute jabetzat, 2001 ean irabazasmorik gabeko elkartea.1

Python 2.2 bertsioaren berritasun nagusi bat Pythoneko moten eta klaseen jerarkia baten bateratzea izan zen. Bateratze honek objektu modelo konsistente eta puru bat lortu zuen.11 Icon-en oinarritutako generatzaileak ere gehituak izan ziren bertsio berri honetan.12

Python-en liburutegi estandarraz gain, mota askotako gehigarriek Java-ren eragin handi bat dute: logging paketea, 2.3 bertsioan gehitua izan zena, log4j-en oinarritua dago13; SAX parserra, 2.0 bertsioan gehitua;

Sintaxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo mundua adibidea:

print "Hello, world!"

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Python (informatika) Aldatu lotura Wikidatan


Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.