La máquina del cambiazo

Wikipedia, Entziklopedia askea
La máquina del cambiazo
Jatorria
Egilea(k)Francisco Ibáñez
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaEditorial Bruguera
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko komikiak
Hizkuntzagaztelania
TelesailaMortadelo eta Filemon
Emanaldia
Hasiera-data1969

La máquina del cambiazo Francisco Ibáñezen pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen bigarren abentura luzea da, jatorrian Gran Pulgarcito aldizkariaren 1969ko Udako Gehigarrian argitaratua, baita izen bereko makinaren izena ere, zenbait aldaerekin zenbaki gehiagotan ere agertuko zena.

Argitalpen ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrian Gran Pulgarcito aldizkariaren 35 eta 41 zenbakien artean argitaratu zen, 1969ko apirilak 5 eta urte bereko uztailaren artean, eta, beranduago, aldizkari beraren Udako Gehigarrian. Súper Pulgarcitoren 2. eta 3. zenbakietan beste bi istorio laburrekin hartu zuen indarra, eta Mortadelo aldizkarian 4 orrialdeko beste bost atalekin osatu zen. Ondoren, Ases del Humor bildumako 9. zenbakian agertu zen 125 pezetako prezioan, Magos del Humorren 10.ean, Colección Oléren laugarren edizioaren 96. zenbakiari izenburua eman zion, bertan ere agertuz, baita Super Humor bilduman ere Valor y... ¡al toro!, Contra el "gang" del chicharrón, El caso del bacalao eta Los superpoderesekin batera.

Komiki honetan aristokraziaren erorketa erakusten da kondesa lodi bat Filemonen gainera nola erortzen den erakutsiz, honek jeikitzeko modurik ez zuelarik, zentsura frankistak baimendu zuena.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bacterio profesoreak aldaketaren makina asmatu du. Makina honek jendea lekualdatzeko balio du. Pertsona bat makinan sartzen da, koordenatu batzuk aukeratzen dira eta makina barnean dagoen pertsona koordenatu horietan dagoen tokian agertuko da han zegoen pertsona ordeztuz. Azken hau makinan agertuko da hara nola iritsi den jakin gabe.

T.I.A.k asmakizun hau zenbait gaizkile atxilotzeko aprobetxatu nahi du. Mortadelo eta Filemon izango dira makinan sartuko direnak gaizkileekin lekualdatzeko.

Makinaren beste agerpen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekualdaketaren makina zenbait aldaketarekin honako abentura hauetan ere agertzen da:

  • La cámara busca fresquito komiki laburra, 1976ko udako zenbaki berezian argitaratua. Makina toki freskoak aurkitzeko egokitua dago.
  • La cámara calorífera' komiki laburra, 1977ko Gabonetako zenbaki berezian argitaratua. Makina toki beroak aurkitzeko egokitua dago.
  • El cacharro del tiempo komiki laburra, 1991ko Súper Mortadeloren 81. zenbakian argitaratua, oraingoan, gainera, bertan sartzen direnak denboran zehar bidaia dezaten egokitua dago.
  • El quinto centenario, makinak denboran zehar bidaiatzeko ahalmena erakusten du berriz.
  • La maldita maquinita, jatorrizkoaren ezaugarri berekin, baina hobekuntzaren batekin, bere mugitzeko ahalmena kasu. Komiki hau Mortadelo eta Filemonen 0. urteurrenaren ondorioz egin zen.
  • ¡Bajo el bramido del trueno!. Makina berak, berriz ere, denboran zehar bidaiatzeko ahalmena erakusten du. Capitán Truenoren etsaien kokapena bilatzeko erabiltzen dute.

Gainera, Ibáñezen pertsonaietan oinarritutako filmea den El armario del tiempon, filmeari izena ematen dion tresnak makinaren oso antzeko funtzionamendua du.


Aurrekoa
El sulfato atómico
Mortadelo eta Filemonen abentura luzeak
1969
Ondorengoa
Contra el "gang" del chicharrón

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]