Labe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Labe bat Millet-en margo baten

Labe bat berotzeko, egosteko edo lehortzeko erabiltzen den konpartimentu bat da. Sukaldean eta zeramikagintzan erabiltzea ohikoa da. Labea berotzeko erabilitako bero energia erregai baten konbustioak zuzenean eman dezako edo elektrikzitatearen bidez beroa sor daiteke.

Sukaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldean, ohiko labea etxetresna elektriko bat da eta janaria egosi, berotu edo erretzeko erabiltzen da. Era honetan prestatzen diren elikagaien artean haragia, arraina, ogia eta postreak topa daitezke. Herrialde batzuetako gastronomian oso ohikoa da jakiak bertan prestatzea, adibidez indiar gastronomian plater bereziak prestatzen dituzte tandoori erara (labean egina).

Bestelako erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industrian eta artisautzan buztina egosteko, lehortzeko eta gogortzeko erabiltzen dira.

Beste mota batzuetako labeak erabiltzen dira material hezeak lehortzeko, adibidez egurra, metalen gaineko margoa etabar.

Beste mota desberdin bateko labeak gorpu-erreketarako erabiltzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Labe Aldatu lotura Wikidatan