Lady Godiva

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lady Godiva, John Collier-ek margotua, 1897 inguruan

Lady Godiva XI. mende-hasierako dama anglosaxoi bat izan zen, bere edertasuna eta eskuzabaltasunagatik ospetsu egin zena. Leofric-ekin (968-1057), Chester eta Mercia-ko konde eta Coventry-ko Jaunarekin, ezkondu zen. Haren izen anglosaxoiak, Godgifu edo Godgyfu, gift of God ("Jainkoaren oparia") esan nahi du; Godiva izenaren latinezko bertsioa da. Dama honek, bere basailuen sufrimenduarekin errukiturik (senarrak gehiegizko zergak jartzen zizkien), elkartasuna erakutsi nahi izan zien haiei. Senarrarekin batera Coventryko monasterioa eraiki zuen.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere senarrari, haren anbizio eta handinahikerien aurrean, zergak beheratzeko eskatu zion. Kondeak amore eman zuen, baina baldintza batekin: Lady Godivak biluzik Coventry osoa zaldiz igarotzea. Damak horrela egin zuen, aurretik bere auzokideekin bakoitza bere etxean egongo zela hitzartuta. Zehaztutako egunean, Lady Godiva herritik zaldiz igaro zen, biluzik, bere auzokideak etxean, leihoak itxita, gelditzen ziren bitartean.

Kondaira, historiagileen arabera istorio erreal batean oinarritua egon zitekeen neurri batean bada ere, eta Leofric-ek bere emaztearen keinuarekin hunkiturik, bere hitza bete eta zergak beheratu zituela esanez bukatzen da.

Peeping Tom[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritar guztiak etxean sartu ziren, Peeping Tom (Tom begiluzea) izeneko jostun bat izan ezik. Kondairaren arabera, jostunak ezin izan zion andrea biluzik ikusteko gogoari eutsi, eta, ondorioz, itsu geratu zen.

Lady Godivaren estatua, Coventryn

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herbert Art Gallery & Museum-en, Coventryn (Ingalaterra) kokatua, Lady Godivari buruzko erakusketa bat ikus daiteke. Obrarik zaharrena, autorea Adam van Noort duena, 1586an Coventryn aurkitu zuten. Bildumako beste margolan bat John Collier-ek, 1897 inguruan, egina da, beharbada gai honen inguruko lanik aipagarriena.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lady Godiva gaitzat duten hainbat filma egin dira. Bi aipatzearren:

1911: Lady Godiva, lehenengo aldiz istorio hau kontatzen duen filma da, paper nagusian Julia Swayne Gordon duena, eta Vitagraph Company-k ekoitzita.

2007: Lady Godiva: Back in the Saddle.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1], Lady Godivari buruzko artikuluak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lady Godiva Aldatu lotura Wikidatan