Laguntza:Asteko argazkiaren bozketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Laguntza orri honetan Asteko argazkia izateko proposatzen diren argazkiak nola bozkatu azaltzen da.

Argazki bat bozkatzeko, lehenik eta behin begiratu argazki horren bozketa epe barruan zauden ala ez. Argazki batzuk bozketa epea amaitu ondoren bozketa orrian egon daitezke, orri hori eguneratu arte.


Epe barruan bazaude, bozkatu nahi duzun argazkiaren bozkatzeko botoia (  Bozkatu ) sakatu.


Botoi hau sakatzerakoan, argazki horren proposamenaren bozketaren iturri kodea agertuko zaizu. Iturburu kode horretan bozkatzeko eremu bat dago,

▼▼▼▼▼ BOZKATZEKO EREMUA ▼▼▼▼▼

eta

<!--- ▲▲▲▲▲ HEMENDIK BEHERA EZ ALDATU ▲▲▲▲▲ --->

lerroen artean.


Ziurrenik eremu horretan jada botoren bat egongo da. Zure botoa azken botoaren ondoren ezarriko duzu. Horretarako, azken botoaren hurrengo lerroan zure botoaren kodea idatziko duzu:

{{alde}} -~~~~ edo {{alde}} botoaren arrazoia. -~~~~

aldeko botoa bada,

{{neutral}} -~~~~ edo {{neutral}} botoaren arrazoia. -~~~~

boto neutrala bada eta

{{aurka}} -~~~~ edo {{aurka}} botoaren arrazoia. -~~~~

aurkako botoa bada.

( -~~~~ kodea zure sinadura agertu dadin erabiltzen da).


Nahi baduzu kopiatu aukera hauetako bat, itsatsi kodea bozkatzeko eremuan azken botoaren hurrengo lerroan, botoa arrazoitu nahi badauzu aldatu botoaren arrazoia testua zure arrazoiagatik, eta sakatu Erakutsi aurreikuspena botoia nahi duzuna agertzen dela ikusteko; konforme bazaude sakatu Orrialdea argitaratu botoia aldaketak gorde eta bozka balioztatzeko.