Lakshmi Mittal

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:54, 20 apirila 2015
Lakshmi Mittal

Lakshmi Mittal (izen osoa, Lakshmi Narayan Mittal, eta Lakshmi Niwas Mittal izenarekin ere ezaguna) 1950ean jaio zen, Rajasthan-en, Indian, eta Erresuma Batuan, Londresen, bizi da. Forbes aldizkariak argitara ematen duen munduko pertsona aberatsenen zerrendan hamargarren zegoen 2010ean.

Lakshmi Mittal Mittal Steel Company enpresako (munduko altzairu-ekoizlerik handieneko) lehendakari eta kontseilari delegatua da. Gaur egun, Mittal Steel Company-k 14 herrialdeetan ditu sukurtsalak.

2002an, handikia eskandalu politiko baten tartean egon zen, hedabideetan Mittalgate izenaz ezaguna, Tony Blair lehen ministro britainiarrarekin batera.

Bizitza pertsonala

1950ean jaio zen Sadulpur-en, argindarrik ez zegoen herrixka batean. Mohan Mittal aitak familia osoarekin batera Kalkutara emigratu zuen, eta han metalurgia-lantegi txiki bat ireki zuen. Lakshmik lantegia jaso zuen herentzian, eta etengabe hedatzen segitu zuen gaur egungo Mittal Steel eraiki arte.

Munduko laugarren pertsona aberatsena da, Bill Gates, Carlos Slim Helú (mexikarra) eta Ingvar Kamprad-en (suedirra) ondoren. Bi seme-alaba ditu; zaharrenak, gizonezkoa bera, erantzukizun betearazleak ditu enpresaren barruan. Alabaren ezkontza, 2004an, historiako ezkontzarik garestiena izan zela esaten da.

Lakshmi Mittalek Mittal Steel Company-ren % 43,3a du. Haren bizitokia munduko bigarren garestiena dela esaten da. Kensington-en dago, Londresen, eta ia 130 milioi euro kostatu zen.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lakshmi Mittal Aldatu lotura Wikidatan