Lalaith

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lalaith Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da.

Lalaith, jatorrizko izena Urwen zuena, Húrinen eta Morwenen bigarren alaba izan zen, eta Túrin Turambarren arreba txikia. Bere ezizena, sindarinez "ile"a esan nahi duena, bere bizitza laburrean ezagutu zuten guztiek eman zioten honako honegatik: "Bere ilea zelaietan izan zituen belarretako lili horiak bezalakoa zen, eta bere barrea bere aitaren etxe atzeko muinoetatik kantuka igarotzen ziren errekazto alaien soinua bezalakoa zen. Nen Lalaith izena jaso zuen, eta gero, etxeko pertsona guztiek Lalaith haurra deitu zuten".

Hurinek elfoen alaba bat zirudiela zioen, hain baitzen ederra. Baina, hiru urte zituela, Hats Beltzaren ondorioz, Melkorrek haize kirastunak jeitsiarazi zituen herrialde hartan, eta Lalaith hil egin zen, Hadorren etxeko beste gazte asko bezala. Lalaithen heriotzak bere anaiagan ezinegon handia sorrarazi zuen, dolumin kantu bat sortzeko saiakeran arpa hautsi izateraino. Ondorioz, eskua iparralderantz altxa zuen, zuzenean Melkor desafiatuz.