Lan akademiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lan akademikoa testuinguru akademikoan idatzitako testua da[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan akademiko batek ezaugarri hauek ditu:

  • Helburu informatiboa du; hau da, idazleak badaki irakurleak ezagutzen ez duen gai bat eta horren berri ematen du.
  • Estilo objektiboa, zehatza eta inpertsonala erabili behar da. Subjektibotasun, balorazio eta iritzirik ez.
  • Idazkia burutzeko orduan, formaltasuna.
  • Edukiaren adierazgarritasuna.
  • Arrazoibide logikoaz baliatu.
  • Egitura logikoa eta ondo hurrenkeratua, erraz irakurtzeko eta ulertzeko modukoa.
  • Irakurleak gogatu behar dira lan (ikerketa) serioa, egiazkoa eta baliozkoa dela, bai eta fidagarria ere[1].

Lan akademikoaren eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan akademiko bat osatzeko 6 pauso nagusi jarraitu behar dira:

  1. Gaia zehaztu.
  2. Bilaketarako tresnak hautatu.
  3. Bilaketa-estrategia osatu eta gauzatu.
  4. Lortutako dokumentuak aztertu.
  5. Informazioa geureganatu.
  6. Lana idatzi (plagiorik gabe), aipu eta bibliografiarekin.

Lehenik eta behin, zeren inguruan hitz egingo den edo zein gai landuko den erabaki behar da; hau da, gaia zehaztu. Zer aztertuko den erabaki behar da: zein definizio erabiliko diren, testuingurua kokatu, lanaren mugak zein izango diren erabaki…

Ondoren, bilatzeko estrategia erabaki behar da; gaiaren adigaiak atera behar dira, adigaien terminoak zabaldu, terminoak konbinatu eta sorburuaren arabera bilaketa egokitu.

Lan akademiko bat egiteko sorburu akademikoak erabili behar dira, hau da, liburu eta artikulu zientifikoak; izan ere, liburu eta artikulu hauek ebaluatuta daude eta hori beharrezkoa da taxuzko lan akademiko bat egiteko. Komunikazio lan bat egiteko aldiz, ez dira sorburu akademikoak erabiltzen, sorburu orokorrak eta hedabideak erabiltzen dira, artikuluak, argazkiak, txostenak, estatistikak…

Liburu eta artikulu zientifikoak parekoek (peer review) edota edizio komiteek ebaluatzen dituzte eta egilearen afiliazioa daukate (erakundea, ikerketa taldea). Horrez gain, zein metodologia erabili duten azaltzen dute eta erreferentzia bibliografiko ugari izaten dute. Liburu eta artikulu zientifiko hauei aipuek emango diete errekonozimendua. Baita ere aipatu beharrekoa da aldizkarien rankinak daudela (JCR, SJR…).

Lan akademikoak hainbat tokitan aurki daitezke. Liburutegiak leku egokiak dira lan akademikoak aurkitzeko, EHUkoa adibidez. Datu-base espezializatuak[2] ere badaude lan akademikoak aurkitzeko, WOS, SCOPUS, Dialnet, Inguma [3] (euskaraz), CSIC[4] eta ERIC[5] adibidez. E-lis[6] edo ADDI[7] bezalako errepositorio edo dokumentu digitalen biltegiak ere toki egokiak dira lan akademikoak bertan aurkitzeko, baita Google akademikoa[8], Recolcta eta OAIster bezalako bilatzaile espezializatuak ere.

Komunikazio lan bat egiteko informazio eta dokumentazio-sorburuak erabiltzen dira; hala nola, administrazioak, enpresak, nazioarteko erakundeak, elkarteak eta sindikatuak, norbanakoak eta hedabideak. Informatuta egoteko, hedabideak, sare sozialak, alertak eta antzekoak erabiltzen dira. Informazioa bilatzeko, ordea, helbide zehatzak, aldizkaritegiak, liburutegiak eta batik bat Google erabiltzen dira, ebaluatu gabea azken hau. Askotan hala dela iruditzen bada ere, Internet ez da informazioaren sorburua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) González, Sofía. Lan akademikoa. Zer da? Nola egituratu? Nola idatzi? Lan akademiko motak eta zenbait gomendio | Verbum. (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  2. «Datu-baseak gaien arabera - ehuBiblioteka - UPV/EHU» biblioteka (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  3. «Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  4. «Inicio | indices.csic.es» indices.csic.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  5. «ERIC - Education Resources Information Center» eric.ed.gov (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  6. «Welcome to E-LIS repository - E-LIS repository» eprints.rclis.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  7. «Hasiera» addi.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  8. «Google Académico» scholar.google.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]