Lankide:Ainhoa Fernández Lasa/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lehia perfektua, merkatu egoera bat da, non, enpresek produktuen prezioa aldatzeko botererik ez duten (prezio-onartzaileak). Egoera hau egokia izango da eskaera eta eskaintzen arteko harremanak prezioa zehazten duten ondasun eta zerbitzu merkatuentzat. Lehia perfektuko merkatuan, erosle (eskaria) eta saltzaile (eskaintza) kopurua oso handia da, horren ondorioz, erosle-saltzaileek ez dute eragin erabakigarririk edukiko prezioaren gain.

Merkatura sartzeko edota irteteko hesirik ez dago, ezta birsalmenta arazorik ere. Enpresen sarrera eta irteera libreak edozein momentuan sartu-irteteko aukera ematen die enpresa guztiei. Demagun enpresa batek panpinak saltzen dituela eta ez dituela mozkinak lortzen, ekintza hau utziko du eta mozkinak sortaraziko dizkion ekintza berri bat merkaturatuko du, era berean, alderantzizkoa ere gerta daiteke, edozein enpresa merkatuan sartu daiteke ekintza batek mozkin asko sortzen baditu ekintza bera burutuz.

Lehia perfektua ez da zuzenean lehiakortasunarekin lotzen, merkatuan dauden agente ekonomikoek merkatuaren joera kontrolatzeko duten gaitasunarekin dago lotuta. Zenbat eta banatuago egon merkatu boterea, geroz eta eraginkortasun gutxiago edukiko dute merkatuko produktu kantitate eta prezioak aldatzea eragiten duten ekintzek. Joan Robison-ek Zer da lehia perfektua? lanaren arabera, lehia perfektua ematen da, banakako enpresa baten eskaera kurbaren elastikotasun perfektuarekin bat dator.