Lankide:Ander ET/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

HIGH SCHOOL DXD[aldatu | aldatu iturburu kodea]

High School DxD (ハイスクールD×DHaisukūru D×D) nobela arinen multzo bat da, Ichei Ishibumik idatzia eta Miyama-Zerok ilustratua. Gaur egun mangarako moldapen bat egiten ari da, idazle berdinak eginda eta Hiroji Mishimak ilustratua. 2012ko urtarrilaren 6an animereko moldapen bat atera zen, gaur egun 3 denboraldik, 12 kapitulu espezialek eta 4 OVA-k osatzen dituena eta laugarren denboraldi bat, High School DxD HerO izena duena eta 2017ko urriaren 21an 2018an estreinatuko zela aditzera eman zena.

ARGUMENTUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Issei Hyōdō Kuō Academiako bigarren urteko ikaslea da. Perbertsio handia du eta portaera oso lizuna. Bizitza lasaia dauka egun batean Yūma Amano izeneko neska batek zita bat eskatzen dion arte. Iluntzen hasten denean neskak baztertutako leku batera eramaten du eta bere benetako forma erakusten dio. Eroritako aingeru bat da eta Issei hil nahi du. Inork salbatu ezin duenez mutila hiltzen da. Esnatzean jabetzen da deabru batean haragitu dela, eta egun horretatik Rias Gremory-ren, maila altuko deabru bat eta institutuko neskarik politena, zerbitzari moduan hasten da lan egiten.

NOBELA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun 22 bolumenek osatzen dute istorioa. High School DxDren lehenengo bolumena Fujimi Shobo-k argitaratu zuen 2008ko iraileko 20an. 2013ko urtarrilaren 19an hamalau bolumen argitaratu dira bere zigiluarekin, Fujimi Fantasia Bunko.

BOLUMENA TITULUA ARGITALPEN DATA
1. bolumena Diabolos of the Old School Building 2008ko irailaren 20a
2. bolumena Phoenix of the Battle School 2008ko abenduaren 20a
3. bolumena Excalibur of the Moonlit Schoolyard 2009ko apirilaren 20a
4. bolumena Vampire of the Suspended Classroom 2009ko irailaren 19a
5. bolumena Hellcat of the Underworld Training Camp 2009ko abenduaren 19a
6. bolumena Holy Behind the Gymnasium 2010ko martxoaren 20a
7. bolumena Ragnarok After School 2010ko uztailaren 17a
8. bolumena The Work of a Devil 2010ko abenduaren 18a
9. bolumena Pandemonium at the School Trip 2011ko apirilaren 20a
10.bolumena Lion Heart of the School Festival 2011ko irailaren 17a
11.bolumena Ouroboros and Promotion Tests 2012ko urtarrilaren 20a
12.bolumena Heroes of Tutoring 2012ko apirilaren 20a
13.bolumena Issei SOS 2012ko irailaren 6a(edizio mugatua)

2012ko irailaren 20a(edizio erregularra)

14.bolumena Wizards of Career Counseling 2013ko urtarrilaren 19a
15.bolumena Dark Knight of the Sunnyspot 2013ko martxoaren 31a(edizio mugatua)

2013ko ekainaren 29a(edizio erregularra)

16.bolumena Daywalker Extra Lesson 2013ko urriaren 19a
17.bolumena Valkyrie of the Teacher Training 2014ko otsailaren 20a
18.bolumena Funny Angel of the Christmas Day 2014 ekainaren 20a
19.bolumena Durandal of the General Election 2014ko azaroaren 20a
20.bolumena Belial of Career Consultation 2015ko uztailaren 15a
21.bolumena Lucifer of free school 2016ko martxoaren 19a
22.bolumena Gremory of graduation ceremony 2016ko uztailaren 20a

MANGA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen bolumena Fujimi Shobok argitaratu zuen 2011ko ekainaren 9an, Dragon Age aldizkarian. Gaur egun 8 bolumen dauzka.

BOLUMENA ARGITALPEN DATA
1. bolumena 2011ko ekainaren 9a
2.bolumena 2011ko abenduaren 9a
3. Bolumena 2012ko uztailaren 9a
4. Bolumena 2013ko urtarrilaren 9a
5. Bolumena 2013ko irailaren 9a
6. Bolumena 2014​ko apirilaren 9a
7. Bolumena 2014ko abenduaren 9a
8. bolumena 2015ko abuztuaren 8a

ANIMEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun hiru denboraldik eta 2018an estreinatuko den laugarren bat osatzen dute aniema. Guztira 36 kapitulu eta 4 OVA dira.Lehenengo denboraldia, High School DxD titulua zuena, 2012ko urtarrilaren 6tik martxoaren 23ra iraun zuen, eta 12 kapitulu, 6 kapitulu espezialek eta 2 OVAk osatzen du. Estreinaren aurretik beste OVA bat argitaratu zen. Bigarren denboraldia, High School DxD New titulua duena, 2013ko uztailaren 7tik 2013ko irailaren 22ra iraun zuen eta 12 kapituluz osatuta dago. Hirugarren denboraldia, High School DxD Born titulua duena, 2015eko apirilaren 4tik 2015eko ekainaren 20ra iraun zien. 12 kapituluk eta 6 kapitulu espezialek osatzen dute denboraldia. Laugarren denboraldia High School DxD HerO titulua izango du eta 2018an estreinatuko da. Fantasia Bunko Festival 2017-n eman zen argitzera eta lehen bideo promozionala ere argitaratu zen.

PERTSONAIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Issei Hyōdō (兵藤一誠(ひょうどういっせい)Hyōdō Issei)

Seiyū: Yūki Kaji

Kuou institutuko bigarren urteko ikaslea da. Gizon moduan perbertituaren adibide klasikoa da, gauza lizunekin amets egiteko ohitura du eta horregatik ezagutua da institutuan. Bere lehengo neska-laguna hiltzen du, baina Rias Gremory-k salbatzen du, bizitzara berriz ekartzen berarentzako lan egiten duen deabru baten moduan. Bere maila peoia da eta maila baxuko deabrua da, baina gogor egiten du lan maila altuko deabru bat izateko eta harem bat edukitzeko bere ametza lortzeko. Issei Rias maite du, baina bere taldeko beste neska batzuen tentazioak jartzen diote, ala nola Akeno Himejima edo Asia Argento.

Rias Gremory (リアス・グレモリーRiasu Guremorī)

Seiyū: Yōko Hikasa

Akademiako idol-a da, eta guztiok miresten dute. Bere bentako identitatea Gremory taldeko Printseza da eta mundu horretan Karmin-koloreko Hileko Hondamendiaren Printsesa moduan ezagutzen da. Bere anaia Sirzechs Lucifer da, deabru erregea. Institutuan Ezkutuko Ikerketa Taldeko burua da, bere manduan dauden deabruek osatzen dutena. Bere maila erregea da eta Isseiz maitemintzen da hark Raizer Phoenixekin zuen ezkontza, Riasek ez zuen berarekin ezkondu nahi, zapuzten duenean.

Akeno Himejima (姫島朱乃(ひめじまあけの)Himejima Akeno)

Seiyū: Shizuka Ito

Akeno Ezkutuko Ikerketa Taldeko bigarrena da. Bere maila erreginarena da. Institutuan Rias Gremory-ren ostean miretsiena da. Oso neska lasaia eta adeitsua ematen du, baina borroketan sartzen denen bere alde sadikoa agerian uzten du. Isseiz maitemintzen da hark esaten dionenean ez zaiola inporta bera erdi deabru erdi eroritako aingeru izatea esaten duenean.

Asia Argento (アーシア・アルジェントĀshia Arujento)

Seiyū: Azumi Asakura

Asia elizako serora bat da. Isseik hirian ezagutu zuen. Neska oso adeitsua eta bihozbera da. Bere gorputzean Twilight Healing, Sacred Gear bat, dauka, gizakiak, deabruak, aingeruak eta eroritako aingeruak senda ditzakeena. Bere maila alfil da eta Isseiz maitemintzen da hark eroritako aingeruengatik salbatzen duenean.

Koneko Tōjō (塔城小猫(とうじょうこねこTōjō Koneko)

Seiyū: Ayana Taketatsu

Issei baino urte bat txikiagoa da. Bere maila dorrea da. Ez da oso hizlaria eta hasieran Isseirekin ondo konpontzen ez den bakarra da. Borrokan egiten ez duen momentu ia guztietan ikusten da zerbait jaten dagoela. Institutuko maskotatzat hartzen da, bere loli itxuragatik. Isseiz maitemintzen da hark bere arrebaz babesten duenean.

Yūto Kiba (木場祐斗(きばゆうと) Kiba Yūto)

Seiyū: Kenji Nojima

Kiba ezpatari bat da eta bere maila zalduna da. Bere itxuragatik, adimenagatik eta bere nortasun atseginagatik institutuko neskek miresten dute eta Isseik etsai bezala ikusten du neskekin egoterako orduan.

Xenovia Quarta (ゼノヴィア・クァルタXenovia Quaruta)

Seiyū: Risa Taneda

Bera Espata Sakratuen eramaileetako bat da. Hasieran elizak Irina-rekin bidalia da lapurtutako Excalibur espataren zatiekin egindako espatak berreskuratzera edo suntsitzera. Bibliako Jainkoa duela denbora asko hil zela jakiten duenean erabakitzen du deabru bat bihurtzea eta Riasen zerbitzaria. Ahal duen guztietan Issei seduzitzen saiatzen da, haur indartsuak izan nahi dituelako. Bere maila zalduna da.

Gasper Vladi (ギャスパー・ヴラディGyasupā Vuradi)

Seiyū: Ayane Sakura

Gasper erdi banpiro erdi gizakia da eta trabesti itxura du, mutil izanda nesken moduan janzten da. Ikusten duenaren denbora gelditu ahal du bere Sacred Gear, “Forbiden Balor View”arekin, baina ezin du botere hori guztiz kontrolatu. Horregatik Riasek giltzapetu zuen, botere hori kontrola dezan arte arriskutsua zelako. Isseriren odola edaten badu bere botereak asko handitzen dira. Bere maila alfil da.

Rossweisse ( ロスヴァイセRosuvuaise)

Seiyū: Ai Kakuma

Hasieran valquiria bat da, Odin-en bizkartzain moduan lan egiten duena. Loki jainkoarekin borroka bat amaitzean Odin beraz ahazten da eta Isseiren herrian uzten du. Horren ostean Riasek konbentzitzen du bere zerbitzari egin dadin. Bere maila dorrea da eta irakasle moduan kontratatzen dute Kuou institutuan.

Ravel Phoenix ( レイヴェル・フェニックスReivueru Fenikkusu)

Seiyū: Asuka Nishi

Hasieran bere anaia Raiser-en alfila zen, baina hark Isseiren kontran izandako erabateko porrotaren ostean Isseiz maitemintzen hasten da( baina Tsundere moduan).

Irina Shidō (紫藤イリナ(しどうイリナ)Shidō Irina)

Seiyū: Maaya Uchida

Hasieran Xenoviaren lagun moduan agertzen da. Isseiren txikitako laguna da ere. Bibliako Jainkoa hilda dagoela konturatzen denean, Xenobiak ez bezala, bere bizitzarekin jarraitzen du eta Miguel arkanjeluaren “As” bihurtzen da. Isseirekin maiteminduta dago bera ere, hura deabrua bihurtu den arren Irinaren sentimenduak ez dira aldatu.

DARWIN-EN TXONTA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Darwin-en txonta” esaten zaio Charles Darwin-ek Galapago Irletan aurkitu zituen hegazti espezie ezberdinei, baina oso erlazionatuta daudenak. Hamalau espezie bizi dira Galapago Irletan eta bat Isla del Coco-n(Costa Rica).

Txori guztiak tamaina berdinekoak dira(10-20cm). Espezieen arteko ezberdintasunik nabarienak mokoaren tamainan eta forman dago. Mokoak ezberdinak dira jaten dutenari egokituta daudelako (artropodoak, intsektuak, odola…). Txonta guztien jokamoldea eta kantua ezberdinak dira.

Txontak eta Darwin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran uste zen hegazti hauen ezberdintasunak erabakigarriak izan zirela hautespen naturalarengatiko eboluzioaren teoriaren aurkezpenean, hala eta guztiz ere, Darwin-en idazkiek horrela ez zela erakusten dute. Berak pentsatzen zuen ez zutela haien arteko harreman esturik, batzuk txontak ez zirela ere uste zuen. 

Bere bidaiatik itzulitakoan, Darwin-ek 1837ko urtarrilaren 4ean izandako bilera batean Geological Society of London-i txontak erakutsi zizkion, beste hegazti eta ugaztun espezie batzuekin batera. Hegaztiak , txontak barne, John Gould-k, ingeles ornitologo ospetsuak, aztertu zituen, hauek identifikatzeko. Gould-k urtarrilaren 10ean izandako hurrengo bileran Darwin-ek Galapago Irletan aurkitutako hegaztiak, familia ezberdinekoak zirela usten zuena, txonta berezi batzuk zirela esan zuen, hamabi espezieko talde berri bat osatzeko garrantzi nahikoarekin.

Geroagoko ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Darwin-en txonta” terminoa 1936an agertu zen lehen aldiz eta azkar zabaldu zen, David Lack-en lanekin. Geroago, 1973tik, Peter Grant eta Rosemary Grant, Princeton Unibertsitateko ekologia eta biologia ebolutibo irakasleak hurrenez hurren, Estatu Batuetan, 25 belaunaldiko 19.000tik gorako txonta-ale analizatu zituzten eta erakutsi zuten nola joan ziren aldatzen espezie ezberdinak, ingurumenaren aldaketen ondorioz.

Modu honetan frogatu zen gorputzaren eta mokoaren tamainan izandako aldaketa azkarrak alimentuen horniketan izandako aldaketen ondorioz hautespen naturalera biderarazita zeudela. 

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]