Lankide:Andrea Olarte/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kakalardo bonbaketaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brachinus espezieko kakalardo bonbaketaria

Kakalardo bonbaketaria lur-kakalardoa da (Carabidae), eta Brachinini, Paussini, Ozaenini edota Metriini taldekoa izan daiteke. Osotara 500 espezie ezberdin aurki daitezke, eta haren berezitasunik nabariena defentsarako duen mekanismoa da: erasoen aurrean sustantzia bero eta kaltegarri bat jariatzen du haien sabelaldetik, eta honek eztanda soinu txiki bat sortzen du. Azken hori da, hain zuzen, jaso duten izenaren erantzulea.

Erreakzioa bi osagai kimikoren artean ematen da: hidrokinona eta hidrogeno peroxidoa. Bi osagai hauek kakalardoak sabelaldean dituen bi erreserboriotan gordetzen dira. Kakalardoak eraso bat nabaritzen duenean bi konposatu hauek sabelaldeko bestibulura bideratu egiten dira. Bertan, hidrogeno peroxidoa deskonposatu eta hidrokinona erreduzitzen dira, bero kantitate handia sortzen duen katalisi entzimatiko baten bitartez. Horrek, nahasketa uraren irakite-punturaino berotzen du, eta sortutako gasek nahasketaren kanporaketa bideratuko dute, barrunbeko presioa izugarri igoz. Kakalardo espezie batzuek jaurtiketa norabideratu dezakete. Eragindako kaltea hilgarria izan daiteke erasotzailearentzat.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakalardo bonbaketaria Antartikan izan ezik, beste kontinente guztietan bizi da.Oro har, tenperatura altuko baso edo belardietan bizi da. Ingurune desberdin askotan aurki daiteke, betiere haren arrautzak jartzeko hezetasun nahikoa badago.

Portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakalardo bonbaketariaren espezie gehienak haragijaleak dira, baita haien larbak ere. Kakalardoak normalean gauez ehizatzen du. Egunean zehar, ordea, bere espezie bereko beste kakalardo batzuekin leku ilunetan elkartzen da.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektuen oro har dituzten ezaugarri guztiak dituzte, hots, sei hanka, bi antena, sabelaldea eta toraxa. Ezaugarri orokor horiez gain, sabelaldearen puntan bi guruinez osaturiko bi egitura berdin dituzte. Lehenengo guruinak hidrokinonak eta hidrogeno peroxidoa sintetizatzen ditu eta bigarrenak, ordea, entzima katalitikoak. Lehenengo guruinak sortzen dituen konposatuak gordailuan pilatzen dira. Erreserba-gune horrek pareta mehe eta konprimagarriak ditu.

Bigarren guruina pareta zurruna duen bestibulu baten inguruan kokatzen da; izan ere, bestibulu horretan gertatuko dira erreakzio katalitiko guztiak. Azkenik, erreakzio-gunea eta konposatuak metatzeko gunea konektatzen dituen muskulu bat dago.