Lankide:Aneetamayo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Josefa Francisco[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josefa "Gigi" Francisco (1954- 2015eko uztailaren 22a) [1] Filipinetako genero berdintasunaren eta emakumeen eskubideen [2]aldeko ekintzailea izan zen. Desberdintasuna murrizteko programa askotan lagundu zuen, eta berdintasunaren eta emakumeen eskubideen alderdi asko ikertu zituen. Nazio Batuekin lan egin zuen hainbat proiektutan.[3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gigi Filipinetan jaio zen 1954an eta 2015eko uztailaren 25ean hil zen. Gigi "Aro berri baterako Emakumeekin Garatzeko Alternatiben" koordinatzailea izan zen. Bertan, Hegoalde Globalean bidegabekeria ekonomikoak sustatzeko eta Filipinetako mugetan eta hortik haratago giza eskubideen urraketa larriak salatzeko lan egiten du.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakaskuntzaren eta idazketaren bidez, esperientzia teknikoa, ikuspegia eta gizarte-mugimenduak sartu zituen gazteen belaunaldian. Isis Internationaleko kide izan zen 1998tik 2002ra arte. Erakundeak emakumeen eskubideen alde lan egiten du nazioartean [4]. Geroago, (WAGI)Emakume eta Genero Institutuarekin bat egin zuen erakundeko zuzendari exekutibo gisa. Erakundeak emakumeen eskubideei buruzko lineako hainbat ikastaro egin ditu duela 3 urtetik hona[3]. Munduko hegoaldeko emakumeen ahotsak eta ikuspegiak mundura zabaltzeko lanean ari da erakundea. Erakundearen koordinatzaile globala izan zen. Nazio Batuek eta Dawnek elkarrekin lan egin zuten Asia-Ozeano Barean, Gigiren gidaritzapean. Haien arteko lana The Future The Asia Pacific Women Want-en argitaratu zen 2015ean.

Miriam Collegeko Nazioarteko Harremanetarako Departamentuko departamentuburu gisa lan egin zuen, emakumeen lidergoa sustatzeko lanean. [2] Pobreziari, generoari, garapenari eta mugimendu feministari buruzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen. [5]

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Josefa "Gigi" Francisco» AWID 2015-11-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  2. a b (Ingelesez) «Josefa Gigi Francisco In Remembrance» UN Women | Asia and the Pacific (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  3. a b «WHRnet Interview - Connecting the Global and the Local - Josefa “Gigi” Francisco» cdn.atria.nl (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  4. «Isis International» www.isiswomen.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  5. (Ingelesez) «AWID remembers Josefa "Gigi" Francisco» AWID 2015-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).