Lankide:Ealberdi023/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontzeptua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona juridikoa eskubideen eta obligazioen subjektu aitortzen den pertsonen edo ondasunen multzo da, eskubide-subjektuak izanez. Egun, oso zabaldua dagoen kontzeptua da eta pertsona juridiko mota bakoitzak bere legedia du. Hala ere, Kode Zibilak gai honi buruz oso artikulu gutxi eskaintzen ditu. Gainera, oso orokorrak dira. Ondorioz, harreman juridikoen subjektu izan daitezke, ez bakarrik pertsona fisikoak, baizik baita legeak nortasun juridikoa aitortzen dien giza multzoak ere. Aipatu beharra dago, legeak ez diola edozein giza talderi nortasun juridikoa ematen.


Nortasuna izateak, erraztu eta sinplifikatu egiten du giza talde antolatuen jarduera juridikoa; nortasun propioa izanez gero, jarduera bakoitzeko harreman juridiko bakarrarekin nahikoa baita, hainbat harreman juridiko sortu beharrean[1].

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona juridiko mota asko dago, baita hauek sailkatzeko irizpideak ere.

Izaeraren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona juridikoak publikoak edo pribatuak izan daitezke. Pertsona juridiko publikoak dira zuzenbide publikoak arautzen dituenak, Kodeak korporazio izena ematen die. Hauek, hainbat eratakoak izan daitezke:

  • Lokalak edo oinarria lurraldean dutenak (probintzian, udalean).
  • Oinarri instituzionala dutenak, hauek legeak edo erabaki administratiboek sortzen dituzte (unibertsitate publikoa, esate baterako).

Pertsona juridiko pribatuak, aldiz, zuzenbide pribatuak arautzen dituenak; elkarteak eta fundazioak, adibidez.

Xedeen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona juridikoak intere pribatu edo partikularrekoak eta publiko edo orokorrekoak izan daitezke, Kode Zibilaren 35.artikuluaren arabera:

  • Interes publikoa edo orokorra dutenak: elkarteak eta fundazioak, zuzenbide pribatuaren eremuan, eta korporazioak, zuzenbide publikoaren eremuan.

Egituragatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitura edo substratumaren ikuspegitik, pertsonetan edo ondarean oinarritu daitezke pertsona juridikoak:

  • Elkarteak pertsonez osatutako giza taldeak dira. Hauetan oinarria pertsonak dira, baita hauen lana eta borondatea ere.
  • Fundazioen oinarria, aldiz, fundatzaileak emandako ondarea da. Interes orokorreko jardueretara bideratu beharreko ondare hori da pertsona juridikoaren funtsa[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Imaz Zubiaur, Leire. (2013). Zuzenbide Zibilaren Sarrera. Eskubide subjektiboa. Pertsonaren zuzenbidea. ISBN 978-84-9860-784-0..