Lankide:Eneuxu/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Susan Kare (Ithaca, 1954ko otsailaren 5a) estatubatuar artista eta diseinatzaile grafikoa da; 1980ko hamarkadan Apple Macintosh interfazearen elementu askoren sortzailea izan zen.

NeXTko langile bat ere izan zen (Steve Jobs-ek eratutako konpainia, Appeletik irten ostean 1985an), non zuzendari sortzaile gisa lan egin zuen.

Macintosh OS sistemako tipografia, ikonoa eta marketin material desberdinen diseinatzailea da. Izan ere, bere lehen lanetako batzuk ordenagailu grafikoko tresna eta osagai askotan ikus daitezke, batez ere, begizta, heltzen duen eskua eta pintura-kuboa.

Pixel Arten aitzindaria izan zen urte askotan. Applerentzako lan asko egin zituen,  ezagunenak Chicago letra mota da (Mac OS Classic ingurunean nabarmenena, baita Apple iPod interfazearen lehen hiru belaunaldietan erabilitako tipografia ere), Geneva letra mota, Monako letra mota, Perrovaca Clarus, Happy Mac eta Apple teklatuetako Komando teklaren ikurra dira.

Appleren ikonoak sortu zituen, eta bera gabe, gaur egun ez genituzke emojiak ezagutuko. Gainera, MoMa museoak bere artxiboak eskuratu ditu. Beste alde batetik, aipatzekoa da Steve Jobsek arrakastatsuagoa izan zela hari esker.