Steve Jobs

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Steve Jobs
Steve Jobs
Steve Jobs 2005eko MacWorld-en
Datu pertsonalak
Izen osoa Steve Paul Jobs
Jaio 1955ko otsailaren 24a
San Frantzisko, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak (Amerikako Estatu Batuak)

Steve Paul Jobs (San Frantzisko, Kalifornia, AEB, 1955eko otsailaren 24a - ), Steve Jobs izenarekin ezagutzen dena, enpresari eta informatikari estatubatuarra da, Apple enpresako lehendakaria, eta informatikaren industriako pertsonaia famatua da.

Steve Wozniak Apple-eko beste sortzaile batekin batera, Jobs-ek ordenagailu pertsonala ezagutzera eman zuen 70. hamarkadaren bukaeran. 80. hamarkadaren hasieran, Erabiltzailearen Interfaze Grafikoaren potentziala aditzera eman zuen.

Berak sortutako enpresaren zuzendaritza batzordearekin arazoak eduki ondoren, 1985. urtean kaleratu zuten Apple Computer-etik, ondoren NeXT konpainia sortuz. Konpainia hau Apple Computer-ek xurgatu zuen beranduago, eta ordutik Jobs bertako lehendakaria da.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Emakume gazte ezkongabe unibertsitateko ikasle baten semea, adopzioan ematea erabaki zuena, oraindik txikia zela, neska bat nahi zuten bikote unibertsitario bati, horregatik azken unean hauek atzera bota ziren. Ondoren, Steve langile-klasekoak ziren bikote bati eskainia izan zen, Paul eta Clara Jobs, azken hau estatuko trenbideko langilea zelarik. Mountain View eta Los Altos-en (Kalifornia) hazi zen . 17 urte bete zituenean Portland-eko Reed College (Oregon) unibertsitatean hasi zen, non 6 hilabete besterik ez zituen igaro, bere gurasoek ikasketa hauen kostuak ordaindu ezin zituztelako. Nahiz eta bere ikasketak alde batera utzi, entzule bezala joaten da klaseetara, kaligrafiara esaterako. 18 hilabete gehiago eman zituen egoera honetan ikasketak definitiboki uzten dituen arte. Sakrifizio handiko urteak izan ziren baliabide ekonomiko nahikoak ez izateagatik.

Oraindik ez da jakin zer gertatu zen arazo ekonomikoak izan zituzten eta kaligrafia bakarrik ikasi zuen urte haietan, baina programazioan ikasketarik eduki gabe, 20 urterekin bere gurasoen garajean eta bere laguna zen Steve Wozniak-ekin batera, Apple sortu zuen. 10 urteetan lortu zuen Apple, bi pertsonetako enpresa, 4.000 langile dituen enpresa batean bihurtzea.

27 urterekin, Jobs 1982ko aberatsik gazteena izan zen, oso adin gaztea puntocom garaia iritsi aurretik.

Hiru urte geroago, 30 urte zituela, Apple-etik kaleratua izan zen (berak sortutako enpresa), baina berak beste enpresa bat sortzen du NeXT eta beste bat Pixar izenekoa, geroago historiara pasa zirenak. Ibilbide profesional honetan zehar, eta bereziki Mac ordenagailuaren garapenean, ospe txarra hartu zuen langileei eskaintzen zien tratuagatik. Hala ere, badaude iritzi batzuk honen kontra agertzen direnak.

Jobs desberdintzen da janzteko daukan modu informalagatik, gehienetan bakeroak, dortoka lepo beltza eta kiroleko zapatilekin.

1991. urtean Laurene Powell-ekin ezkondu zen, Stanford University-n klase batean ezagutu zuena, eta familia bat osatzen dute. Palo Alton, Kalifornian, bizi dira beren hiru seme-alabekin. Biak begetarianoak dira. Ondoren, Jobsi pankreasetako minbizia diagnostikatzen diote, baina Kaliforniako klinika ezagun batean eraman zuen tratamenduak arrakasta eduki zuen, hau gaindituz.


[aldatu] Macintosh

Steve Jobs Bill Gates-en ondoan

Xeroxeko ikertzaileak Smalltalka garatuko dute, arratoia laneko tresna bezala erabiltzen duen ingurune grafikoa da. Nahiz eta Xerox-eko zuzendaritza eszeptikoa izan ideia honen aurrean, Steve Jobs azkenean kontzeptua garatzearen alde azaltzen da. Ordenagailuaren izena “Lisa” da, Steve Jobs-en alabaren omenez ezarria. Lisa-ren softwarearen kontzeptu basikoetatik, Apple informatika pertsonalaren merkatuan pisua hartzea lortu zuten produktuen garapena hasi zen : Apple Macintosh eta bere sistema eragilea, edozein erabiltzailerentzat erraza den lehenengoa.

Bitartean, Bill Gates-ek bere kalkulu orriaren hobetzea eta beste programa batzuk eskaintzen ditu. IBMri bere material informatikoa saltzeko mehatxua egiten du, Apple-en etsaia. Bere sistema eragilea garatu zuen azkenean antzeko interfazea erabiliz, Windows.

Jobsek Macintosh-erako ikertzaile talde berezi bat sortzen du, eta Apple-eko gainerako ikertzaileei aurrean ipini zien. Hala ere, nahiz eta ekoizkortasun hobea lortu, enpresak geldialdi bat jasan zuen hainbat faktoreren eraginez.

Steve Wozniakek Apple utzi zuen, Macintosh-en 80.000 unitateko salmenta espero zen bitartean, azkenean 20.000 unitate bakarrik salduz. Honek Jobs haserretu egiten du, zeinek enpresaren gidaritza hartu nahi duen, ordure arte bere laguna zen John Sculley-ren kalterako. John-ek orduan, administrazio kontseiluaren babesa jasotzen du, eta honek Jobs-ek ordura arte zituen erantzukizunak bereganatzen ditu. Ondoren, “Siberia” izeneko Apple-n eraikuntza batetara destinatu zuten. Geroago, eta depresio batean murgildurik, Apple utzi eta akzio guztiak saldu zituen.

1989. urtean bere ideiak aurrera ateratzen saiatzen da NeXT izeneko konpainia berri batean. Apple lotsatuko zuen ordenagailuen hurrengo belaunaldia sortu nahi izan zuen, baina porrot komertziala izan zen, nahiz eta nagusitasun teknikoa nabarmena izan. 8 urteko borroka eta 250 milioi inbertitu ondoren, NeXT-ek hardware-n atala ixten du 1993.

1999. urtean, aurreko gertakizunak kontatzen zituen filma, “Piratas de Silicon Valley” izenekoa egin zen. Hasieran telebistari bideratuta bazegoen ere, VHS eta DVD formatuan kaleratu zuten gero. Filma hau Apple Computer-en sortzearekin hasten da, Steve Jobs kaleratuta egon ondoren berriz kontratatzen duten arte.

[aldatu] Pixar

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Pixar

Porrotaren ondoren, eta batez ere ikuskaria izan zelako, ordenagailuz egiten den animazioko enpresa bat erostea erabakitzen du, Pixar, George Lucas-en Lucasfilm enpresa eroslearen bila baitzebilen. Pixar ezberdintzen hasten da zinemaren munduan, honek eduki zuen arrakasta zela eta lehen animazioko pelikula garrantzitsuak, “Toy StoryDisney-rentzako ekoiztua.

Pelikula honi ondoren jarraitu zioten, A Bug's Life, Monsters, Inc., Toy Story 2, Finding Nemo, The Incredibles, Cars, Ratatouille, WALL-Eeta Toy Story 3 (2010ean), denak arrakasta handia lortu zutelarik kritikan eta ikusleentzako, istorio onak zirelako, gidoi onak baitzituzten umeentzat eta baita helduentzat ere, animaziorako teknika bikainak erabiliz. Modu honetara, Jobs-ek berriro ere arrakasta bikaina lortu zuen, orain Pixar-eko lehendakari moduan.

Gaur egun, Pixar Disney taldearena da.

[aldatu] Apple-era itzulera

Bitartean, Apple-ek Gil Amelio kontratatzen du zuzendari exekutibo bezala, enpresa salbatzeko helburuarekin, izugarrizko krisia jasaten ari baitzen. Beste hainbat kudeaketako neurriaz gain, Ameliok Macintosh-en sistema eragilearen zahartzearen arazoa konpontzeko irtenbide bat topatu behar zuen Copland konpainiaren porrotaren ondoren, amaitzera iritsi ez zen proiektua. Ameliok etorkizuneko lanerako oinarritzat balio zuen lehendik zegoen sistema eragile batetik abiatzea erabaki zuen. Azkeneko aukeraketan, lehiatu zirenak BeOS, Jean-Louis Gassé-ren konpainiako Be, eta NeXT-en NextStep, Steve Jobs-ena izan ziren, azken hau garaile suertatuz. Aukeraketa honen ondorioz, Apple-ek NeXT erosiko zuen.

Honen ondorioz, Jobs-ek kontrola lortuko du, Amelio konpainiatik botata eta NeXT-eko bere taldea Apple-en buruan ipiniz.

Bere lehenengo neurritako batzuk, Microsoft-ekin akordio batera iristea izan zen, honek Apple-en dirua sartuko zuen akzioen %4aren ( bozkatzeko eskubiderik gabekoak) erosketarekin eta Mac-entzako Office-aren garapena bermatuko zuen, elkartruke teknologikoak eta interfaze grafikoarengatik lehiatzearen amaieraren truke.

Gizartean onarpenik izan ez zuen beste neurri bat, beste hardware ekoizleei Mac OS-en programen lizentzien deuseztatzea izan zen ( PowerComputing bezala, azkenean Apple-en eskuetan geratu zena). Ekoizle hauek Macintosh-en merkatuen Apple-en merkatu kuotaren kontura hazten zirela izan zen arrazoia, Macintosh-en ekoizleek informatikako merkatuan kuota orokorra hedatu beharrean. Beste neurri drastiko bat Newtonen ezeztatzea izan zen, gaur egungo PDAren aitzineko bezala ezagutua, baina enpresako beste teknologiak bezain aurreratua denboran, non hauek lehenago edo beranduago norako bera hartuko zutelarik, OpenDoc-ena bezala.

Neurri hauek, konpainiari produktu gutxiago baino hobeagoak garatzeko aukera eman zioten eta negozio-linea berri eta harrigarriak garatu zituzten perspektibak aztertuz gero, iPod eta iPhone-en kasuak musika digitalaren negozioan esaterako, edo kontsumo sektorearen garrantzia profesionalaren kalterako. Jobs-en ukitua konpainiako edozein produktutan dago, hardware-aren diseinutik software-aren prestaziotara.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Steve Jobs